Laguntza berriak ikertaldeentzat
Bestalde, euskal unibertsitate publikoko ikertaldeentzako laguntzak ere onartu ditu Gobernu Kontseiluak gaurko saioan. Hain zuzen ere, 700.000 € bideratuko dira zientzia, teknologia eta berrikuntzarako euskal sareko beste eragile batzuekiko lankidetza sustatzeko, eta ikertaldeek lehiaketa deialdietan parte har dezaten bultzatzeko. Deialdi honen bitartez, beraz, ikertalde berriak sortu nahi dira, finantzaketa agortu duten ikertaldeen jarraitutasuna ahalbidetu nahi da, eta unibertsitatean jardunean dauden taldeetan doktore berriak txertatu nahi dira.
Errektore andreak, Eva Ferreirak, honako hau azpimarratu nahi izan du deialdi honen inguruan: “helburu nagusietako bat da ikertaldeetan ikertzaile doktore berriak sar daitezen bultzatzea; izan ere, aukera ezin hobea da martxan dauden proiektu eta ekimenetan ekarpen berria