Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, alboan Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalo zuela, Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana aurkeztu zuen otsailaren 23an egindako gosari informatibo batean. Planak euskal LH eraldaketa- eta berrikuntza-eragile bilakatu nahi du, pertsonen enplegagarritasunaren hobetzea sustatuz.
Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak iragan azaroan onartu zuen Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana. Bere helburu nagusiak honako hauek dira:
Ekintza horiek Lanbide Heziketaren egungo errealitatetik abiatuta garatuko dira. Errealitate hori oraindik burutzen ari den aurreko plana (LHko V. Euskal Plana) gauzatzearen emaitza da. Euskal Lanbide Heziketak ondoko datuok erakusten dizkigu egun:
Lanbide Heziketako VI Euskal Plana
Aurkezpen ekitaldian Bildarratzek adierazi zuenez, “euskal Lanbide Heziketa aurrera doa erabateko enplegagarritasunerantz eta VI. Planak horretan sakonduko du apustu irmoa eginaz pertsonen ezagueraren, sorkuntzaren eta talentuaren alde, bilatzen dugun teknologia-bilakaerarako oinarri gisa. Aurrera egitea, sistema adimendunen gizarte jasangarria bilaka gaitezen eta Lanbide Heziketari dagokionez nazioartean erreferentzia izaten jarraitzea da helburua”.
Gaur goizean aurkeztu den Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana Lanbide Heziketako euskal sistemaren hurrengo eraldatzea oinarrituko duen instrumentua da. Horri esker, handinahiago eta eraldatzaileagoa den eredu berri baterantz aurrera egingo du Euskadik. Eredu berri horrek etorkizuna izango du jomugan baina, aldi berean, aurreko Lanbide Heziketako Planen garapenari esker sistemak bereganatu dituen funtsezko osagaiak eta sendotasunak izango ditu oinarri eta sostengu.
Euskadik urte asko daramatza bere Lanbide Heziketa enpresen eta pertsonen beharretara egokitzen eta VI. Plan honek ikasleen % 100 Lanbide Heziketa Dualean izan nahi du ikasten, 2025/2026rako.
Horrez gain, egungo lanpostu askoren eraldatzeari eta sortuko diren lanpostu horiei erantzuteko gai izan nahi du Plan honek. Horrexegatik, VI. Plan honek erabateko eraldatze digitala bultzatuko du Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetan: bere xedea da ikastetxe guztiak erakunde adimendun bilakatzea 2025/2026 ikasturterako. Ikaskuntza-eredu aurreratuen aplikazioaren bitartez pertsonen talentua sustatu nahi da, gai izan daitezen teknologia digital eta adimendun altuko ekoizpen-ingurune berri baten ondoriozko erronkei aurre egiteko.
Azkenik, Plan berriaren esparruan, Euskadiko Lanbide Heziketak klima-aldaketaren, berotze globalaren eta ingurumen-kutsaduraren arazoei loturiko erronkei erantzuna ematen eta lurraren eta pertsonen osasuna hobetzen eta itsasoak eta ozeanoak berroneratzen lagundu nahi du. Horretarako, Europako Itun Berdea eta 2030 Agenda izango ditu bide-orri.
VI. Planaren erronkak
Hemendik aurrera, VI. Plana arian-arian ezarriz, Hezkuntza Sailak datozen urteetarako erronka nagusiak identifikatu ditu: