Enplegua

Ekintzailetzaren abentura

Langabeziaren hazkundeak eta lanpostu bat aurkitzeko konfiantza faltak geroz eta gazte gehiago daramate bere abentura enpresarial propioa ekitera, bai hautaketa bezala edo bai behar bezala. Hala eta guztiz ere, enpresa berri hauek errealitatearekin topo egiten dutenean, horietako gehiengoak ez du bizirauten. Nagusiki, ekintzailearen heziketa gabeziagatik edo proiektu hori txertatzen den sektoreari buruzko ezaguera faltagatik.

Gaur egungo krisi-une honekin, pertsona askok beharragatik ekiten dute kontuan izan gabe zeintzuk diren faktore-giltzarriak etorkizuneko negozio bat martxan ipintzeko orduan. Ekintzaile baten ohiko etsai bat gehiegizko gogo handia da. Baina ez da ezer gertatzen lehen saiakeran, bigarrenean edo hirugarrenean porrot egiteagatik. Ekitean lortutako esperientziak hurrengo negozioa indartzen lagunduko du.

Zer da ekitea?

Ekitearen gaitasuna hauteman, sortu eta ekintzan aritzeko gai izatea da. Eta ekitea ekintza sortzaile eta ekintza eraginkor baten konbinaketa da. Ekiteko fenomenoak hiru elementu ditu:

  1. Aukera baten aurkikuntza. 
  2. Produktuaren, zerbitzuaren edo prozesuaren asmaketa, antzemandako beharra asetzen duena onura bat atera-tzea baimentzen duen moduan.
  3. Hori martxan ipintzea emaitzetan bihurtzeko.

Fenomenoa ekintzailea bi motatakoa izan daiteke. Bere kontura negozio bat martxan ipintzen duen hori egiten diren gauza edo ekintzak errepikatuz, edo bai berritzen eta sortzen saiatzen den hori, erantzuna emanez une horretara arte asetu ez diren edo modu osoan asetu ez diren beharrei. Bigarrena arrisku gehien izan ditzakeena da, baina agian atsegin-emaileena da pertsona ekintzailearentzat.

Edozein kasutan, ekitea jarrera bat da, gaitasun bat eragiten duena desafioak planteatzea eta pertsona bezalak haztea.

Espiritu ekintzailearen balioak

  1. Konfiantza zeure buruan.
  2. Lanera entrega eta iraunkortasuna.
  3. Arriskuak onartzeko gaitasuna.
  4. Aukeren probetxua, sormeneko zentzuan, etorkizun-sena eta egitea.
  5. Objektibitatea eta errealismoa.
  6. Informazioaren erabilpena erabakiak hartzeko tresna bezala.
  7. Baikortasuna.
  8. Aurrea hartzea.
  9. Sormena.
  10. Lidergoa eta taldeko lana.