Beste Berriak

Kataluniako Hezkuntza kontseilariak Euskadiko Lanbide Heziketa bisitatu du (III)

Tknika, bikaintasun-zentroa

Tknika, Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa, euskal Lanbide Heziketaren puntarengo aitzindaria da, eta Europako erreferentea – euskal Lanbide Heziketa bezala – Europako Batzordearentzat.

Tknikaren funtsezko ardatza ikerketa eta berrikuntza aplikatua dira, eta egunez egun lan egiten du Euskadiko Lanbide Heziketak Europako abangoardian jarrai dezan.

Tknikan, gerora Lanbide Heziketako euskal ikastetxeetara eramango diren proiektu estrategikoak sortu eta garatzen dira, etorkizuneko beharrak identifikatuz –kasu askotan premia horiei aurrea hartuz–, ikasleek kualifikazio-maila handia eskura dezaten, enpresen egungo eta etorkizuneko beharrekin bat etorriz.

Tknikak Lanbide Heziketako ikastetxeetarako eta enpresa-sarerako berrikuntza lantzen du, honako arlo estrategiko hauetan:

  • Berrikuntza teknologikoa eta sistema adimendunak
  • Konplexutasunaren kudeaketa
  • Ikaskuntzak eta etekin handia
  • Nazioartekotzea
  • Ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntza
  • Biozientziak eta jasangarritasuna

Ikastetxearen eta, hedaduraz, Euskadiko Lanbide Heziketaren ezaugarri nagusietako bat sarean lan egitea da. Tknikak eta Euskadiko Lanbide Heziketako zentroek lankidetza-sareak eratuta egiten dute lan, Lanbide Heziketako irakasleen inplikazio handiarekin.