'Kafka Kaleidoskopioa'
Franz Kafkaren mendeurrena ospatzeko erakusketa kolektiboa antolatzen ari dira jaialdiko arduradunak. 2024ko Europako erakusketarik handienetako bat izango da. 'Kafka Kaleidoskopioa' izenburupean, erakusketak txekiar egile bikainaren bizitza eta obra erakutsiko dizkigu hogeita hamar artistaren ikuspegitik: Robert Crumb, Miquel Barceló, Paco Roca, Max, Ana Juan, Fernando Vicente, Luis Scafati, Peter Kuper, Renáta Fucíková, Fernando Falcone, Tavo Montañez, Tom Gauld, Nicolas Mahler, Jaromír 99, Federico Delicado, Antonio Santos, Tomas Hijo, Sara Morante, David de las Heras, Manuel Marsol, Manu Quintero, Miguel Almagro, Rodrigo Cortés, Caroline Leaf, Koji Yamamura, Javier Jaén, Javier Olivares, Joaquín Pertierra, Alex Orbe eta Asier Sanz.
Interesgarria izango da obren gaineko -'Metamorfosia', 'Gaztelua', 'Prozesua', 'Sugilea', 'Gosearen artista', besteak beste- interpretazio desberdinak alderatzea, baita Kafkaren beraren gainekoak ere.
Erakusketak obra eta material originalak, erreprodukzioak eta ikus-entzunezkoak bilduko ditu, eta, horrez gain, unibertso kafkiarrean oinarritutako objektuak sortuko ditugu. UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Axular, Etxepare eta eranskinetan (250 metro karratu) egongo da ikusgai, urrian, eta sarrera doakoa izango da.
Erakusketatik hautatutako hamar irudi (Kafkaren erretratuak) formatu handian ikusiko dira Bilboko metro-geltokien atondoetan (Alde Zaharra/ San Mames/ Abando), urrian eta azaroan.
Zadie Smith eta Reiner Stach 15. edizioan
Lehen ediziotik generaman Zadie Smith jaialdira ekarri nahian. Azkenik, idazle britainiarra 2024ko protagonistetako bat izango da.
Zadie Smithek (Londres, 1975) estreinaldi sonatua izan zuen. 22 urterekin argitaratu zuen bere lehen eleberria, 'Dientes blancos', eta, atzetik, ipuinak ('Grand Union'), eleberriak ('Sobre la belleza', 'NW London') eta entseguak ('Contemplaciones', 'Con total libertad') etorriko zitzaizkion.
Urrian, Salamandrak, bere ohiko argitaletxeak, 'The Fraud' eleberriaren gaztelaniazko bertsioa argitaratuko du. Genero historikoa lantzen duen lehen aldia da. Aloma Rodríguez idazle eta kazetari kulturalak, swing-eko bikotekide izango duenak, egingo dio jendaurreko elkarrizketa.
Fran Kafkaren biografia bere obraren osagarri garrantzitsua da, eta bereizezina, hil zenean 40 urte baino ez bazituen ere (1883-1924). Ehunka eskutitz idatzi zituen eta sinbolismoz betetako gutunak. 'Un artista del hambre' kontakizunean, adibidez, gaixotasuna oso aurreratuta dagoela irensteko zailtasunari egiten dio aipamena, baita barau profesionalari ere.
Reiner Stach (Rochlitz, Saxonia, 1951) idazleak hamarkada oso bat eskaini zion Kafkaren biografia zabala idazteari (2.368 orrialde). Txekiar egilearen behin betiko biografia da. Carlos Forteak itzulpen bikaina egin du gaztelaniara, eta Acantilado argitaletxeak argitaratu du.
Ja! Jaialdia
Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia kultur ekitaldia da. Umoreak arteetan eta, bereziki, literaturan duen garrantzia azpimarratzen du: umorea da adimenaren, zibilizazioaren eta bizitzeko poztasunaren adierazpenik gorena, bere zentzurik zabalenean ulertuta.
2010az geroztik, udazkenaren hasieran egiten da, eta Bilboko gune desberdinak ditu eszenatokitzat.
Jaialdiak egitarau zabala du, eta hausnarketarako eta jostaketarako espazioa ere bai. Batetik, gai anitzei buruzko solasaldiak eta autore interesgarriei elkarrizketak biltzen ditu, eta, bestetik, erakusketak, lehiaketak eta saioak.
Jarduera guztiak doakoak dira.
Informazio gehiago:
www.jafestival.com