Javier Jaénen lehenengo atzerabegirako erakusketa
Urriaren 12tik (asteazkena) azaroaren 4ra (ostirala), Javier Jaén berak gainbegiratutako lehenbiziko atzerabegirako erakusketa egingo da, 'Primer asalto' izenburupean (sarrera doakoa da, ez da gonbidapenik behar). Halaber, urriaren 1etik 31ra, Bilboko metroko hiru geltokietan (Abando, Moyua, Alde Zaharra) egilearen hamar irudi ikusiko dira, tamaina handian. The New York Times, The New Yorker, The Washington Post, La Vanguardia, El País, Random House Mondadori, Planeta, Vueling Airlines, Unesco eta Greenpeace taldeentzat lan egin duen ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoaren lana ezagutzeko aukera bikoitza dago, hortaz.
Umorezko Literaturaren eta Artearen Jaialdiko jarduera guztiak doakoak dira. Irailaren 24tik aurrera jaitsi ahal izango dira webetik BBK Salan eta Mitxelena Entzunaretoan sartzeko gonbidapen zenbatuak (www.jafestival.com).
Ja! jaialdiaren 13. edizioak logotipo eta web berriak ditu. Jaialdiko protagonistak eta ekitaldiak podcast eta bideoetan ikus daitezke, eta, izan ere, 2010ean sortu zenetik egindako ibilbidea erakutsi nahi zen.
Edizio hau Fernando Marías bere lagun maiteari eskaini nahi diote antolatzaileek. Idazlea, jaialdiko ohiko kolaboratzailea eta epikurotarra zen. Zorte txarrak harrapatu zuen ordea, eta otsailaren 5ean hi zen.
Oharra: Jarduera guztiak doakoak dira, tokia bete arte. Salan tokia badago, era ordenatuan sartzen utziko da. Gonbidapenak jaialdiko webean jaitsi ahal izango dira (www.jafestival.com), irailaren 24tik aurrera.