Prestakuntza

Eibarko Ikasenpresa Azoka IX

Ikasgeletan kultura ekintzailea lantzen duten Euskal Lanbide Heziketako ikasleak elkartuko dira bihar Eibarren, Ikasenpresa Azokaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko.

Untzaga Plazan eta Txantxa Zelaiko postuetan eta karpetan, 2.240 ikasle inguruk landutako produktu edo zerbitzuak erakutsiko dituzte ikasgelan, kultura ekintzailea sustatzeko Ikasenpresa programaren barruan.

Goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da azoka.

Zer da Ikasenpresa Programa?

Ikasenpresa eskola-enpresen sorreraren inguruan garatzen den hezkuntza programa da, ikasgeletan bertan. Ekimen honen helburuetako bat enpresa-mundua ikasgelara hurbiltzea da, ekintzailetzaren gaitasunen garapena sustatuz (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, informazioaren kudeaketa, ekimena, lidergoa, konpromisoa, negoziazioa...), beste kultura eta errealitate sozial batzuetara hurbiltzea suspertzea eta eskolen arteko lankidetza sustatzea.

Programaren helburuak:

  • Ikasenpresa bat sortzea, eta horrekin ikasleek ekitea zer den eta horretarako eman beharreko pausoen berri izan dezaten.
  • Donostia-San Sebastian, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
  • Teph. 945 018286 - Faxa 945 01 8198 – Helbide elektronikoa: hezkuntzaprentsa@euskadi.eus
  • Ikasleen gaitasunak garatzea profesional on bihurtzeko: pertsona enplegagarriak, aktiboak, ekintzaileak eta barne-ekintzaileak.
  • Ikasleak sentsibilizatu, autoenplegua beste aukera bat izan dadin.

Zer egiten da?

Ikasleek enpresa txiki bat sortzen dute eta bertan bere jarduera guztiak burutzen dituzte, irudi korporatiboa edo administrazioa, merkaturatzea edo erosketa-salmenta arte.