Uniozio

Ingurumenari buruzko filmak, Iruñean

Ecozine, nazioarteko ingurumen-zinemaldiak, sentimendu, hausnarketa eta ekintzara gonbidatzen gaituen zinema dakarkigu. Zinema, gizartea eraldatzeko arte gisa.
 
Ecozine jaialdia 2008an jaio zen Zaragoza hirian, Ecozine Elkarte kulturalak bultzatuta. 2017tik Iruñean jaialdiaren bi atalez gozatzeko aukera dugu.
Gazte Saila bigarren hezkuntzara bideratzen da (DBH, Batxilergoa eta trebakuntza-zikloak barne hartuta). Parte hartzeko, aurretik izena eman beharra dago eta film laburrak ikusteko saioez gain, klasean erabiltzeko materiala jasoko da.
 
Sail ofiziala hiritargo osoarentzat irekia da. Bertan jaialdian programatutako laburmetrai eta dokumental sorta bat ikusteko aukera eskaintzen da.
 
Sail Ofiziala
  • Apirilak 8, astelehena. 
19:30 'NUKED' Kanada, 90 min, 2023. Ingelesez (JBA).
Zuzendaria: Andrew Nisker.
Gerra Hotzaren garaian, Estatu Batuek 67 arma nuklear leherrarazi zituzten Bikiniko atoloiaren gainean, Marshall Uharteetan, eta lau belaunaldi geroago horren ondorioak sentitzen dira oraindik. Nuked dokumental berri eta aproposa da; Gerra Hotzeko armamentu-karrera nuklearraren giza biktimak ditu ardatz , eta Bikiniko desplazatuek justiziaren eta biziraupenaren alde daramaten borrokaren jarraipena egiten du, klimaaldaketak mehatxu existentzial berri bat planteatzen ari den unean ere. 
 
  • Apirilak 9, asteartea. 
19:30 'WATER FOR LIFE'.
AEB, 91 min. 2023. Ingelesez/Gaztelaniaz (JBA.
Zuzendaria: Will Parrinello.
Erdialdeko eta Hego Amerikako hiru komunitate-liderren bizitzen bidez, Agua para la vida filmak uraren gaineko eskubideen, indigenen sinesmenen eta baliabideen erauzketaren arteko talka aztertzen du. Gure protagonistek jazarpenari eta heriotza-mehatxuei aurre egin behar diete, beren komunitateen ingurumen-, kultura- eta ekonomia-biziraupena mehatxatzen dituzten indar boteretsuen aurka borrokatzen duten bitartean. 
 
  • Apirilak 10, asteazkena.
19:30 'INZINDURRUNKARRATZ'.
Espainia, 89 min. 2023.
Zuzendaria: Oskar Alegría.
Zinemagile batek bere herriko artzainek mendietara iristeko erabiltzen zuten bidea egitea erabaki du, baina ez du ibilbide zehatza adieraz diezaiokeen inor bizirik aurkitzen. Bere familiako super-8 kamera zaharrarekin bidaia filmatzea ere bada bere asmoa, baina 41 urtez erabili gabe egon ondoren, ezin duela soinurik grabatu konturatzen da. Ahaztutako bidea eta kamera mutua, Paolo izeneko asto batekin batera, oroitzapenez, galderaz eta isiltasunez betetako bidaia baten protagonista bihurtuko dira. 
 
  • Apirilak 11, osteguna.
19:30 'TO BIRD OR NOT TO BIRD.' 
Espainia, 9 min. 2023.
Zuzendaria: Martin Romero. 
Animazioko film laburrik onenaren Goya saria 2024an. 
 
  • 'VUELTA A RIAÑO'.
Espainia, 15 min. 2023’.
Zuzendaria: Miriam Martin.
Lurretik hartutako irudiak, zerutik hartutako irudien aurrean. Emakumeen, gizonen eta haurren hitzak diskurtso ofizialen aurka. Urtegi bihurtutako harana. Klase-borroka lur azpian dago... baita ur azpian ere. 
 
  • 'DONDE QUISIMOS VIVIR'.
Espainia, 45 min., 2023.
Zuzendaria: Lucía Castillón eta Ana Valle Del Río.
Urtegiak eraikitzearen ondorioz etxeak hustu edo urez bete zituzten 4 herriren historia, abandonuaren sekuentzia biztanleen begien bitartez erakutsiz. Dokumentalak erakusten du nola berregin behar izan zuten beren bizitza etxetik urrun, eta nola jasan behar izan zuten denboraren joanak haien herriak ahaztutako leku bihurtzea.