3D diseinua, buru-osasuneko zerbitzuak, jatetxe tematikoak, hirietako lorategi hidroponikoak, autobus "kanperizatu" bat… Horiek dira, besteak beste, otsailaren 1ean Eibarren ospatu zen XIII. Ikasenpresa Azokan parte hartu zuten 400 proiektuetako batzuk. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 55 ikastetxetako ikasleak Eibarren izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren “Tknika” eta “iTlent” zentroen antolakuntzari esker.
Inaugurazioan Rikardo Lamadrid, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila), Jon Iraola, Eibarko alkatea, Jon Labaka eta Agustín Agirre, “Tknika” eta “iTlent”-eko zuzendariak, Ergiña Urzelai (Kultura Ekintzailea, “Tknika”) eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa izan ziren.
Ekintzailetza kultura
Lanbide Heziketan Enpresa txiki bat sortzea eta abian jartzea da Ikasenpresa programak Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleei –erdi-mailakoei zein goi-mailakoei- planteatzen dien erronka. Euskadiko Lanbide Heziketako eredu metodologikoaren barruan lan egiten da, eta eredu horretan funtsezkoa da irakasle-taldearen lankidetza.
Ikasenpresa enpresa-simulazioa bada ere, eskaintzen den produktua edo zerbitzua benetakoa denez, irakasleen lankidetza horrek negozio-ideiak lanbide-arloarekin lotuta egotea, berritzaileak izatea eta zikloko irakasle-talde osoa inplikatuta egotea ahalbidetzen du. Ikasleen negozio-ideiak ikasten ari diren lanbide-arloekin lotuta daude, eta pertsonen edo haien ingurunearen bizi-kalitatea hobetzera eta iraunkortasuna kontuan hartzera bideratuta egon behar dute.
2024ko azokaren datuak: