I•D arte, Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolako ikasle eta irakasleak prest daude beren jarduera artistiko, sortzaile eta profesionalarekin lotura zuzena duten jardueraz beteriko astean murgiltzeko. IDarte fest Vol. 01 hastear da, I•D arteko ikasleak hainbat sektoretako profesionalekin lotzen dituzten arte eta diseinu jardunaldiak, bide batez eskola herritarrei zabalduz.
I•Darte fest jardunaldiak, bere lehen “bolumen” honetan, jarraipena ematen dio Gasteizko Betoño auzoan egoitza duen eskolak azken bost urteetan antolatu duen diseinuaren asteari. Aurreko edizioetan bezala, I•D artek jardueraz beteriko aste bat proposatzen du, diseinuaren eta artearen sektoreko profesionalen hitzaldiak antolatuz.
Jarduerak – hogeitik gora –, neurri handi batean, eskolako ikasleei zuzenduta daude, baina sektoreko profesionalei eta, oro har, herritarrei zuzendutako programazioa ere badago. Aurten inoiz baino gehiago, I•D artek bere burua ezagutarazi nahi du herritarren aurrean, eskolak egiten duen lana eta bertan ikasten duten ikasleen maila altua erakutsiz.
Programazio zabala
I•Darte fest Vol. 01 jardunaldiak aukera ematen die Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolako Arte Eskolako ikasle eta irakasleei, egun batzuetan, ikasgelako eguneroko errutinatik ateratzeko eta sektoreko profesionalak bertatik bertara ezagutzeko. Gainera, eskolak I•Darte fest jardunaldiaren programazioa zabaldu egingo du Gasteizko hiriarentzako. I•Darte Fest-en jarduerak urtarrilaren 25ean, 26an, 27an eta 30ean burutuko dira, Vital Fundazioaren laguntzarekin, eskolaren egoitzan bertan (Betoñun), Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea, 5), eta baita Gasteizko erdialdeko kaleetan ere.