Iraunkortasuna
Iraunkortasuna gai ardatza da gizartean eta Uda Ikastaroen baitan hainbat ertzetatik helduko zaio gaiari.
Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda lehen lerrora ekarri nahi izan da: nazioartean izaten ari diren esperientziak alderatuko ditugu eta krisi energetiko eta klimatikoari aurre egiteko trantsizioaz eta herritarren aktibazioaz aritzeko hezkuntza eskola izango da.
Mugikortasunaren etorkizuna, hiri-guneak eraldatu eta osasun-tresna bilakatzeko egun gizartean dauden proposamenak, uraren kudeaketa, basoetako suteak…, askotariko gaiak aztertuko dira iraunkortasunaren inguruan antolatutako ikastaroetan.
Iraunkortasunari loturik, IHOBErekin elkarlanean, Euskadi 2030 Ingurumeneko Esparru Programa berria zabaltzeko hainbat ekintza aurkeztu dira berriki datorren hamarkadan Euskadik jasangarritasunaren arloan izango dituen proiektu estrategikoen ikuspegi sakona eskainiz.
Digitalizazioa eta adimen artifiziala
Eraldaketa digitala gizartearen arlo guztietan lehiakortasunaren eragile nagusietako bat da. Testuinguru honetan, adimen artifiziala gero eta interes handiagoa duen eztabaidagai bihurtu da eta horretan adituen laguntzarekin sakontzeko aukera izango da, horren inguruan sortu diren azken polemikak jorratuz.
Sektore zehatzetara bideratutako adimen artifizialean sakondu eta trebatzeko aukera izango da, hala nola, osasun digitala, datuetan oinarritutako justizia, fotonika eta inteligentzia artifiziala, 4.0 industria...
Izen-ematea eta informazio gehiago:
www.uik.eus