Beste Berriak

Global Training Bekak 2023

AFMk eta IKASLANek, atzerrian lan egiteko 80 beka Global Training eskaintzen dituzte. Beka horiek euskaldun gazte tituludunei zuzenduta daude (unibertsitarioei eta goi mailako lanbide-heziketakoei) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.

Global Training bekak Basque Trade & Investment-en (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ekimena dira. Helburua euskal gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan prestakuntza praktikoaren bitartez gaitasunak eskuratzea da.

Beka hauek Basque Trade & Investment (Euskal Nazioartekotze Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat dira.

Global Training hainbat entitateren bitartez kudeatzen da eta Basque Trade & Investment webgunean beken eskaintza bateratua kontsultatu daiteke: https://basquetrade.spri.eus/eu/laguntzak/global-training-nazioartekotzeko-mugikortasun-programa/.

Nazioarteko Mugikortasun programa

  • Praktiken gutxieneko iraupena 6 hilabetekoa da, 12 hilabetera arte luzatzeko aukerarekin.
  • Nazioarteko egonaldia hasi baino lehen 40 - 60 ordu arteko prestakuntza ematen da.
  • Sari ekonomikoa ez da aldatzen destinoaren arabera, gehienez ere 1.635 euroko saria.

Ezaugarriak

  • Guztira, 80 beka eskaintzen dira, 6 eta 12 hilabete bitarteko iraunaldiarekin.
  • Aurreikuspenen arabera, 2023ko urria eta 2024ko urtarrila bitartean zehar izango da herrialde hartzaileetarako irteera. 
  • 2023eko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
  • Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak izatea.
  • Euskadin erroldatuta egotea epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.
  • Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez edukitzea, edo aipatu laguntzak jasotzeko ahalak kentzen dituen legezko debeku-egoera batean ez egotea.
  • B1 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta B2 maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak. Aukeratzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren maila, eta horretarako ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie euren maila egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak ez dauzkatenei.
  • Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea.
  • Eskaera epea uztailak 21tik irailak 22ra irekita egongo da.
  • CV-aren azterketa eta titulazioaren, prestakuntzaren, esperientzien eta praktiken balorazioa.
  • Ingelesaren proba. Ingelesaren B1 edo B2 maila ezin egiaztatu dezaketen eskatzaileek aipatu hikuntzaren maila egiaztatzeko proba bat egin beharko dute.
  • Eskatutako enpresarekiko eta postuarekiko hautagaiaren profilaren egokitasuna aztertzeko elkarrizketa pertsonala.
  • 2023ko urria eta 2024ko urtarrila bitartean abiatuko dira bekadunak herrialde hartzaileetara.