Uniemakume

Genero-arauen eragina hezkuntzan (II)

"Gizonen inplikazio handiagoa"

Bestalde, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu zuen martxoaren 29an: “zaintza-politikan, emakumeok erabakiak lasai, pentsatuta eta askatasunez hartu behar ditugu”, eta "gizonen inplikazio handiagoa behar da, zaintzen, hazkuntza onaren eta gurasotasun positiboaren zati garrantzitsu bat galtzen ari baitzarete”. “Zaintzak desfeminizatu eta desfamiliarizatu behar ditugu. Logikoa den bezala, horretarako, eragile sozial guztiak inplikatzeko beharra areagotuko da: erakundeak; familiak, erkidegoa eta hirugarren sektore soziala, eta, era berean, enpresak”, esan zuen.

Melgosak hau nabarmendu zuen ere: "kontziliazioa ez zaie emakumeei inposatu behar". “Gaur egun, eszedentzia eta lan-murrizketetarako kontziliazio-laguntzen % 73 emakumeek eskatzen dituzte". Zaintzei dagokienez, sailburuak honako hau nabarmendu du: “urratsak ematen ari dira, eta urrats horiek lasaitasunez eman behar dira, baina, aldi berean, aldarrikapen gisa, kontuan hartuta, betiere, zaintza gehienak emakumeek ematen jarraitzen dutela”.

“Nire ustez, arlo horretan eragile ekonomiko eta sozialen inplikazioa behar da, bai eta erakundeena berena ere, eta lana erakargarritasunean oinarrituta egin behar dugula uste dut. Erakarri, konbentzitu eta elkarri lagundu behar diogu bidean”. Hori horrela, sailburuak kontziliazio- eta berdintasun-politiken alde egiten duten EAEko enpresa askoren inplikazioa balioetsi zuen.

“Zaintza-, kontziliazio- eta berdintasun-politikek hezkidetzako eredu bat behar dute, eta gu, dagoeneko, lanean ari gara eredu horretan”, esan du. Hori horreka, Melgosak gogorarazi du Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak gaur goizean “Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean: gizartearen erronka, eskolaren erronka” hezkidetzako jardunaldia irekitzeko ekitaldian parte hartu duela. Hitzordua Bilbon izan da, eta Miren Elgarresta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria ere izan da bertan parte hartzen. “Emakundek urteak daramatza hezkidetzako politiketan lanean, eta Nahikoren hamargarren urteurrena dugu hau. Baina apustua haratago doa. Iaz, ordurako, Berdinaldia eta Berdintasunaren Aldeko Herrialde Ituna jarri genituen abian; haien bidez, belaunaldi berriekin elkarreraginean jardungo dugu, berdintasun-politiketan murgil daitezen”.

Melgosak, era berean, erronka demografikoa aipatu du eta seme-alabak hazteko eta mantentzeko hileko laguntza berrien unibertsaltasuna defendatu zuen, “xede natalista baitute”.

“Europako gainerako herrialdeetan ere, laguntza horiek unibertsalak dira, eta hemen ikusi genuen hala sustatzen ez bagenituen, kaltea jasandako familiak edo familia kalteberak kanpoan geratzeko arriskua zegoela, eta ez zen hura asmoa". Gainera, sailburuak familia-mota horiek beste bide batzuetatik jaso dezaketen laguntzaren balioa ere nabarmendu zuen, beste neurri batzuen bidez lor dezaketena, besteak beste: gizarte-larrialdirako laguntzak edo bonuak.

Sakabanaketaren amaiera

ETA banda terroristaren presoen sakabanaketaren amaierari buruz galdetu diotenean, Melgosa sailburuak esan zuen Eusko Jaurlaritzak indarrean dagoen espetxe-legeria bete duela, eta eremu horretan lan egiten duten profesionalak defendatu zituen. Hori horrela, argi utzi zuen “gradu-progresioak espetxe-legeriak ezarritako eskakizunak betetzen dituztenentzat xedatzen direla, betiere tratamendu-batzordeek ezarritako irizpide tekniko eta profesionaletatik abiatuta”. EAEko espetxeetan, ETAko presoek askatasunaz gabetuta dauden gainerako pertsonen eskubide eta betebehar berak dituzte.