Unibertsitatea

FIRST LEGO League Euskadi Deuston (II)

Parte hartzean errekorra 2024an

Aurten, FLL Euskadik parte hartzeko marka hautsi du: 2.828 ikaslek parte hartu dute, aurreko edizioan baino % 35 gehiagok, eta 171 taldek, 2023an baino % 33 gehiagok. Ikastetxeen kopuruak ere gora egin du, aurten 57 ikastetxek eman baitzuten izena. Horiek guztiak beren proiektuarekin lehiatu ziren larunbatean, aldi berean, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko eta Donostiako campusetan, Mondragon Unibertsitatean eta Gasteizko EHUren campusean (aurten egin du bat programarekin). Lehenengo deialdi honetan sailkatzea lortzen duten taldeak Alacanteko Estatuko finalera joango dira, martxoaren 16an, larunbata. Bestalde, nazioarteko finala apirilaren 17tik 20ra izango da, Houstonen (AEB).

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, STEAM Euskadi estrategiaren barruan, hiru foru-aldundiek eta gero eta enpresa pribatu gehiagok lagunduta, guztira 95 ikastetxek, 1.232 taldek, 16.020 ikaslek eta 1.200 boluntariok hartu dute parte ekimen honetan. Gainera, tarte horretan, 130 tailer eta bisita antolatu dira edizio bakoitzaren erronkei lotuta, eta FLL Euskadik 60 euskal erakunderen babesa izan du.

Zergatik FLL Deustuko Unibertsitatean?

Deustuko Unibertsitatea eta, zehazki, Ingeniaritza Fakultatea jakitun dira zientziak eta teknologiak gizartea eraldatzeko duten ahalmenaz, eta, horregatik, urtero, “aparteko ilusioarekin” bat egiten dute FLL Euskadiren ospakizunarekin. Izan ere, Asier Perallos Ingeniaritzako dekanoaren hitzetan, txapelketa hau “ezin hobeto egokitzen da” unibertsitatearen eredura, hainbat arrazoirengatik. Lehenengoa, ez delako mugatzen egun bateko txapelketa izatera, haratago doa, hilabeteetan inplikatutako erakunde askorekin garatzen den prestakuntza programa bat delako eta Deustok ere parte hartzen duelako.

Bigarren arrazoia hau da: “robotaren jokoaz gain, berrikuntzaren bidez konpondu beharreko arazo sozial bati heltzen zaiolako”. Eta hirugarren arrazoia eta garrantzitsuena da FIRST LEGO League-ren zutabea balioak direlako, Deustoko misioarekin eta ikuspegiarekin bat datorren eredua: ikasitakoa mundua hobetzeko aplikatzea, aniztasuna eta inklusioa txertatzea, lankidetza sustatzea gainerako taldekide, talde eta entrenatzaileei lagunduz”.

Izan ere, FIRST LEGO League-ren berezko kontzeptu bat dago, Unibertsitatea guztiz identifikatzen duena, Perallos dekanoaren arabera: “koopertizioa: bi hitzen batura. Hasiera batean oximorona dirudite, lankidetza eta lehiaketa hitzen elkarketa. Baina txapelketa bat barrutik bizi baduzu, ohartzen zara parte-hartzaileek erakusten dutela lagunarteko lehia eta elkarrekiko onura ez direla helburu desberdinak, eta gainerako pertsonekiko errespetua dela taldeko lanaren oinarria.