Unibertsitatea

FIRST LEGO League Euskadi Deuston (I)

Deustuko Unibertsitateak, Bilboko eta Donostiako campusetan, FIRST LEGO League Euskadiren finala ospatu zuen martxoaren 2an. Finala Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu zuen, eta lau egoitzatan egin zen aldi berean: Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen. Programa horren helburua euskal gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da, eta aurten 15. edizioa beteko du Estatu-mailan, STEAM bokazioak bultzatzeko erreferente gisa.

Unibertsitateak antolatzen dituen txapelketen kasuan, Bilboko campuseko egoitzak Bizkaia osoko 16 ikastetxeko 43 talde bildu zituen (23 Challenge + 20 Explore). Bestalde, Deustoren Donostiako campuseko egoitzan, Bizkaia eta Gipuzkoako 18 ikastetxeko 39 talde lehiatu ziren (22 Challenge + 17 Explore). Denek bizi izan zuten jardunaldi aparta Deuston, MASTERPIECE izeneko erronka tematikoaren bitartez. Erronka hori munduko herrialde guztietan partekatuko da, eta honetan datza: taldeek gainerakoekin partekatu nahi duten zaletasun bat identifikatzean, teknologia erabiliz eta era sortzailean.

Bisita instituzionalak Bilbon eta Donostian

Deustoren Bilboko finalak Iberdrola, BBK, Bilbao Ekintza-Bilboko Udalaren babesa eta Drone by Drone, Ausolan eta Alzolaren laguntza du. 85 boluntariok parte hartu dute, epaile, arbitro, floater edo zientzialari gisa. FLL Deusto Bilbao 10:00etatik 16:00etara izan zen Xabier Kirolgunean.

Torneoez, jarduerez eta OpenGuneko standez gain, bisita instituzional bat ere izan zen topaketan, Juan José Etxeberria Deustuko errektoreak gidatuta, eta pertsona hauek elkartu ziren: Víctor Urcelay, Deustoko Ekintzailetzako eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea; Javier Garcinuño, Bilbao Ekintzako zuzendaria;Isabel Sarrionandia-Ibarra; Nora Sarasola, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria; Estíbaliz Goñi, Iberdrolaren i-DEko Prozesu eta Teknologiako zuzendaria; Pablo García-Bringas, Deustoko Ingeniaritzako dekanordea; Cristina Giménez, Deustoko Ingeniaritzako Unibertsitate-enpresa Harremanetarako zuzendaria; Alaitz Landaluze, Innobasqueko Berrikuntza Politiken koordinatzaile nagusia; César López, Ausolan-eko operazioen zuzendaria, eta Ander García, Drone by Dronekoa.

Deustoren Donostiako finalari dagokionez, Donostiako Sustapenaren babes nagusia du, baita CAF, Salto Wecosystem-ena ere, eta Doplay, Ausolan eta Alzolaren laguntza. Antolaketan 130 boluntariok baino gehiagok parte hartu zuten. 10:00etatik aurrera, Larramendi Eraikineko kiroldegi-kantxan egin zen jardunaldian, jarduera eta OpenGune stand ugari egin ziren, bi egoitzetan 15:00etan egin zen sari-banaketa ahaztu gabe.

Era berean, Xabier Riezu Donostiako campuseko errektoreordea kirol-esparruan eta txapelketa egiten zen gainerako espazioetan ibili zen, honako hauekin batera: Eneko Goia, Donostiako alkatea; Koldo Peciña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetako zuzendari Nagusia; Gotzon Bernaola, Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia; Iñigo Olaizola, Donostia Sustapeneko zuzendari kudeatzailea; Iñaki Lecuona, Deustoko Ingeniaritzako idazkariordea; Marc Handels, SALTO Wecosystem-eko Teknologia eta Berrikuntzako sortzaile eta zuzendaria; Alberto Asín, Doplayko zuzendari nagusia; Maialen Larrea, Auzo Lagun-eko Kontseilu Errektoreko kidea; eta Patxi Casal, Alzolako zuzendari nagusia.