Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira. Kondestable eta Iturramako Civivoxetan, Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren hainbat emakumeri ahotsa eta lekua ematen die. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musika-proposamenen bidez. Halaber, gogoeta egingo dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.
IV. edizio honetan, hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emango die ahotsa. Jaialdiak munta handiko gaiak izango ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen, etab. ahalduntze profesionala.