FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, 28. edizioa egingo du maiatzaren 6tik 14ra bitarte. Jaialdiaren programazio osoa prentsaurreko batean aurkeztu zen apirilaren 19an, eta bertan parte hartu zuten Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantzako zinegotziak; Justo Ezenarro, Jaialdiaren zuzendariak, eta Leire Artigue FANTeko programazio-koordinatzaileak.
Prentsaurrekoan, besteak beste, FANTera normaltasuna itzuli dela nabarmendu zuten: “Ardura eta kontu handiz, pozik gaude FANTez bere distira osoan gozatzeko aukeragatik, 47 saiorekin eta nazioarteko gonbidatuak, egoitzak eta pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuz. FANT hiriko jaialdi dekanoetako bat da, eta prest gaude berriz ere fantasiazko eta beldurrezko generoa maite duten guztiei gure zinema-aretoetan ongietorria egiteko. Izan ere, programazioz betetako 9 egunetan proposamen interesgarriak, askotarikoak eta berriak aurkituko dituzte”, azpimarratu zuen Gonzalo Olabarria zinegotziak.
FANTek PreFANT zikloaren proiekzio sorta bat eskaini du udaberrian zehar, baina maiatzaren 6an, ostirala, Zinemaldia bete-betean sartuko da 28. edizioan, Campos Eliseos Antzokian egingo den inaugurazio-gala batekin. Alex Gerediagak zuzenduko du, joan den urrian Arriaga Antzokian egindako Max sarien gala Calixto Bieitorekin batera zuzendu baitzuen.
Gala honetan Gustavo Hernandez uruguaiarraren “Virus-32” film luzea nazioartean estreinatuko da, Montevideoko kaleetan zehar birus eta sarraski beldurgarri bat nola sortzen den kontatzen duena. Ondoren, Sail Ofizialeko 13 euskal film laburrak proiektatuko dira Campos Antzokian bertan.
Maiatzaren 13an, ostirala, FANTen itxiera ekitaldia egingo da BBK Aretoan. Ekitaldi honetan FANTASTIKOAREN IZARRA saria emango da, oraingoan Nicholas Meyer idazle, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendari estatubatuarrarentzat izango dena. Zinemaldian proiektatuko den “Los pasajeros del tiempo” (1979) filmarekin egin zuen debuta zuzendari gisa.
Film horren ondoren, beste batzuk etorri ziren, hala nola “Star Trek II - La ira de Khan” (1982), “El día después” (1983), Inoiz egin den telebista-pelikularik ikusiena eta hamalau Emmy saritarako izendatua, edo “Star Trek VI, Aquel país desconocido” (1992).
Alex Gerediagak ere zuzendutako duen itxiera gala honetan proiektatzeko aukeratu den filma, “Nosferatu”, F.W. Murnau zuzendatutako filma, aurten mendeurrena betetzen duen kultuzko film alemaniarra. Borja Crespok eta Suze DJSk jarriko dute musika emanaldian.
Fantastikoaren Izarra sariaz gain, FANTek FANTROBIA saria ere emango du aurtengo edizioan. Saria Prano Bailey-Bond zuzendari eta gidoilari galestarrarentzat izango da. Bere lanak irudimenezko munduetara garamatza, hiztegi ilun bat eta xarma kezkagarri bat uztartuz, edertasuna leku arrotzetan datzala erakutsiz. Varietyk "Jarraitu beharreko zuzendari" izendatu berri du 2021ean, eta Screen Internationalek "Biharko izar" izendatu zuen 2018an. FANTek “Censor”, bere lehen luzemetraia proiektatuko du ostegunean, hilak 12.
Horiez gain, Bego Vicario eta Patxi Azpillaga beteranoek ere jasoko dute OHOREZKO FANT saria, UPV/EHUtik animaziozko zineman talentu berria bultzatzen egindako lanagatik, ikasleekin lanean Hauazkena taldean.
Macarena Gómez aktoreak ere jasoko du OHOREZKO FANT saria. Fantasiazko eta beldurrezko zinema berrienaren musa da, eta protagonista izan da, besteak beste, Alex de la
Giza Eskubideen Nazioarteko Batzarra
Adierazpen askatasunak Estatu Demokratikoaren giltzarria den heinean gaur egun une gatazkatsuak bizi ditu. Gorroto diskurtso arrazista, xenofoboa, matxista, eta erlijio sinismenen edo arerio-etsai- politikoen erasotzailea indarra hartzen ari da. Joko demokratiko bera eta eskubideen lorpenak arriskuan dirudite. Muturreko indar politikoen mehatxuzko eszenatoki baten aurrean, badirudi eztabaida publiko eta librerako tokia txikitzen ari dela. Zein muga dira zilegiak? Noiz debekatu behar dira diskurtsoak? Noraino babestu eta onartu behar dira? Giza Eskubideen Nazioarteko II Batzarrak (Bilboo, 2022ko apirilak 6-8) adierazpen askatasunaren erronkei buruz gogoeta egin nahi zuen, bere gaurko diagnostikoaz, bere gain zuzentzen diren mehatxuaz, baina, baita Askatasunaren Estatuaren bizkar hezurra den heinean gordetzen duen indarraz ere eztabaidatu nahi zuen.
Iglesiaren “Las brujas de Zugarramurdi”, “Musarañas” edo “30 monedas” film eta telesailetan.
Film laburrak
Film laburrak Zinemaldiko beste izar handiak izango dira 2022an. Garrantzi galanta izango dute Jaialdiaren programazioan, eta 35 proposamenekin hartuko dute parte.
Film laburren aldeko apustua beti izan da FANTen bereizgarrietako bat bere lehen edizioetatik, eta beren sari propioak ere badituzte. Horrela, errealizadore berri eta lan berrien ikusarazi eta babestu nahi duten lau sari eskuratu ahal izango dituzte: Publikoaren Saria Film Labur Onenari (3.000 €), Nazioarteko Film Labur Onenari Epaimahaiaren Saria (3.000 €) eta Euskal Film Labur Onenari Saria (2.000 €), Sail Ofizialari dagokiona, eta Film Labur Onenari Saria (1.500 €).
Informazio gehiago:
www.fantbilbao.eus