Unibertsitaterako sarbide probak bi fase ditu: orokorra eta espezifikoa.
Fase OROKOR Derrigorrezkoa:
- Gaztelania Hizkuntza eta Literatura.
- Euskara Hizkuntza eta Literatura.
- Filosofiaren Historia edo Historia.
- Atzerriko Hizkuntza (Alemana, Frantsesa, Ingelesa, Italiera, Portugesa).
- 2º Batxilergoko aukeratutako materia.
Beharrezkoa da 4ko batez bestekoa gainditzea.
Fase ESPEZIFIKOA Hautazkoa nota igotzeko:
- 2º Batxilergoko modalitatearen gehieneko 4 materia, Fase Orokorreko ariketa egiteko aukeratu denaren ezberdinak edo Goi Mailako Teknikari edo Goi Mailako Kirol Teknikarien tituluen gai-zerrenderako ezarri direnen ezberdina ere.
5a gainditzen duten materiak dira kontuan hartuko direnak.
Zenbat puntu behar ditut sarbide probak gainditzeko?
Unibertsitaterako sarbide proba gainditzen da nota 5 edo altuagoa denean. Hori lortzen da neurtuz Fase Orokorrean lortutako % 40a eta Batxilergoko batez bestekoaren % 60a.
ONARPEN OROKORREKO NOTA= 0,6 x BBN + 0,4 x FOK
BBN: Batxilergoko Batez Besteko Nota.
FOK: Fase Orokorreko Kalifikazioa.
- Fase Orokorraren gainditzeak balio mugagabea du. Ez dago deialdien mugarik proba gainditzeko.
- Urtean bi deialdi daude eta horietara aurkez zaitezke Fase Orokorraren edo Fase Espezifikoko edozein materiaren kalifikazioa hobetzeko.
- Plazen esleipenean lehentasuna dute sarbide proba gainditu duten pertsonek deialdi arruntean edo aurreko ikasturteetan.
Noiz komeni zait proba espezifikoa egitea?
- Ikasketak egin nahi diren tokian eskaera kopurua eskainitako plazen kopurua baino handiagoa denean. Kasu honetan, onarpen nota lortzen da Unibertsitaterako Sarbide proba (Fase Orokorreko kalilfikazioaren % 40 eta Batxilergoko baten besteko notaren % 60) gehituz Fase Espezifikoan lortutako bi nota onenekin, haztapen parametro batekin biderkatuta. Nota hauek kontuan izango dira beti ere ariketak 5eko gutxieneko nota gainditu badu.
- Onarpen nota alda daiteke Graduaren eta joan nahi den Unibertsitatearen arabera.
- Lortutako emaitzak balioa dute proba gainditu ondorengo bi ikasturteetan.
Onarpen nota espezifikoa = 0,6 x BBN + 0,4 x FOK + a x M1 + b x M2
BBN: Batxilergoko Batez Besteko Nota / CFG: Fase Orokorreko Kalifikazioa.
M1 eta M2: Fase Espezifikoan gainditutako materien bi nota onenak.
a eta b: Fase Espezifikoko materien haztapen parametroak.
Zenbat onarpen nota izan ditzaket?
Nota bat bakarrik Fase Orokorrean azterketa egiten baduzu. Gainera Fase Espezifikoa egiten baduzu, egingo duzun ikasketaren arabera, nota bat edo beste kontuan hartuko da.