Etorkizunerako teknologia
Euskadik bat egiten du Europako politikekin; izan ere, otsail honetan bertan onartu zuen argitalpenean honako hau esaten da: “teknologia gure gizartearen zati integral bat bihurtzen ari da gero eta gehiago. Aurrerapen teknologikoak ezinbestekoak dira gure oparotasuna eta ongizatea modu jasangarrian babestuko dituzten eta gure lehiakortasuna indartuko duten trantsizioak gauzatzeko”. STEM trebetasunak funtsezkoak dira ikasleek aukera gehiago izan ditzaten, bai gizartean, bai lan-merkatuan. Horregatik, garrantzitsua da trebetasun horiek eskuratzeko eta garatzeko aukera izatea.
Europar Batasuneko STEM koalizioa 49 eskualde eta erakundek osatzen dute, bertan daude Eusko Jaurlaritza eta Innobasque ere. Europan STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika) hezkuntza hobetzeko lanean ari dira. Helburua hazkunde ekonomikoa, aukerak eta ongizatea sustatzen dituzten STEM hezkuntza-politikak eta praktikak garatzea da.