Enpresagintza Fakultatea
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak bi berrikuntza ekarriko ditu unibertsitatearen hurrengo ikasturteko eskaintza akademikoan. Zehazki, unibertsitate-master berri bat eta aditu-ikastaro berri bat izango ditu, eta urrian hasiko dira ematen biak ere.
Alde batetik, Negozio Inteligentziarako Datuen Analisia / Business Analytics Unibertsitate Masterra. Datuaren ekonomiak, 4.0 industriak, antolaketa-prozesu guztien digitalizazioak, hodeiko konputazioak, datu mugikorren hedapenak eta softwarearen etengabeko hobekuntzak bultzatutako testuinguru batean, erabakiak datuen analisian oinarriturik hartzeko gaitasuna duten pertsonak prestatzeko premia nagusiari erantzun nahi zaio, guztia ere profesional horiek ikuspegia hobea izan dezaten aro digital berrian ageri diren enpresa-arazoak eta -kudeaketa hobeto ulertzeko.
Master horri esker, datuen analisi aurreratuaren esparruan espezializa daiteke, askotariko negozio-esparruei erantzunak emateko, prozesuak optimizatuz (salmentak, erosketak, logistika...), negozio-aukera berriak sortuz, eta abar.
Eta, bestetik, Inpaktuzko Ekintzailetasuna eta Inbertsioa aditu-ikastaroa ere emango du. Ikastaro hori gaur egun enpresa bat sortzen ari diren edo laster halako eginkizun batean parte hartzeko asmoa duten profesionalei zuzenduta dago. Alde batetik, beren proiektuetarako finantzaketa alternatiboko mekanismoen alorreko jakintza eskuratu nahi duten ekintzaileak edo enpresa-talde ekintzaileak. Eta, bestetik, inbertsioen alorreko beste proiektu eta profesional batzuk ezagutu nahi dituzten pertsonak, haiekin trukea eta konexioa sortzeko, eta, hala, beren ekimenerako neurrira egindako plan bat sortzeko. Ikastaroa Seed Capital eta BBK Fundazioaren laguntzarekin emango da, eta urrian hasiko da Bilbao Berrikuntza Faktorian.Horretaz gainera, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza gradua (myGADE) irailetik aurrera ibilbide/modalitate dualean emango da hiru campusetako (Oñati, Irun eta Bilbo) lehen mailako ikasle guztientzat. Zehazki, enpresan bi edo lau urteko intentsitate dualarekin, ikasle guztiek, ikasketa akademiko/teknikoarekin ez ezik, enpresa-esperientzia handiarekin eta garapen pertsonalarekin ere amaituko dute myGADE gradua. Gaitasun teknikoez gainera, landuko dituzte etorkizuneko enpresetako profesionalei praktikaren alorrean eskatzen zaizkien beste ezaugarri pertsonal batzuk ere.
Informazio gehiago:
www.mondragon.edu