Prestakuntza

Enpresak hizpide NUPen

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) amaiera eman dio Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak NUP Fundazioaren bidez antolatu duen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XXVII. edizioari. Espiritu ekintzailea sustatzea da ekimenaren xedea, eta, aurten, graduko eta masterreko 39 ikaslek hartu dute parte, zeinek zenbait topaketa egin baitituzte enpresetako profesionalekin.

Amaierako ekitaldia orain dela gutxi egin zen, eta, bertan, José María Iribarren Gasca BIDEALDE zentro soziosanitarioaren zuzendariak hitzaldi bat eman zuen: “Zer ikasi nuen ekintzaile izan nintzeneko akatsetatik?”. Bestalde, Cristina Bayona Sáez NUPeko Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak diploma bana eman zien mintegiaren edizio honetako parte-hartzaileei.

Espiritu ekintzailearen sustapena

Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren bidez, topagune bat sortu nahi da graduetako ikasleentzat eta beren izaera berritzaileagatik eta enpresa-sareari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren enpresa-zuzendarientzat. Gainera, zenbait sektoretako enpresarien eta profesionalen esperientziak ematen dira ezagutzera, eta harremanetan jartzen dira ikasleak eta enpresari eta/edo zuzendariak.

Mintegiaren saioak azaroan hasi ziren, eta, ordutik hona, zenbait profesional aritu dira horietan: Iñigo Ayerra, IED Electronicseko CEOa; Aída Loperena, Smart Comforten fundatzailea eta ANAITeko kidea; Joaquín Ancín, Accionako Ingeniaritza Departamentuaren zuzendari nagusia; Juan Miguel Floristán, Vega Mayorren (Florette Ibérica) fundatzailea eta zuzendari nagusi ohia, eta Yolanda Zubillaga, giza baliabideen kudeaketako aholkularia eta talentuaren kudeaketako aditua.

Parte hartu duten ikasleak

Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren edizio honetan, Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitzeko eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleek hartu dute parte, bai eta gradu hauetako ikasleek ere: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia, Industria Teknologietako Ingeniaritza, Bioteknologia, Zientziak, Datuen Zientzia, eta Nekazaritzako Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, eta, orobat, Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Unibertsitateko Adituko ikasleek.

Hona hemen mintegian parte hartu duten ikasleen izenak: Ana María Abascal de Orte, Matthew Alen van den Eynden, Saioa Algarra Esarte, Marta Arce Martínez, Andrés Armendáriz Ferrández, Idoia Artoleta Arrizabalaga, Luis Blesa Chiralt, Stephanie Castellanos Ramos, Agustín Sebastián Contreras Muñoz, José Eduardo Cumbicus Torres, Marta Delfa Silvestre, Julegnis Díaz Lopez, Xabier Echeverría Hermoso, Beatriz Erdociáin Azcona, Xabier Garaikoetxea Orla, Mikel García Amez, Jessica González Biojo, Amaya González Sola, Leyre Gordo Archanco, Elisa Irujo Izcue, Alejandro Izuriaga García, Leyre Laura Larraya Marco, Daniel los Santos Rivas, Jorge Lozano Gasca, Carlos Marco Rodriguez, Roberto Marcos Durán, Sindy Kerly Márquez Cherres, Carlos Martín Sanchez, Sergio Martínez Turnes, Sara Miguez Irigoyen, Ana Morte Costea, Irene Ospino Cardona, María Oteiza Garde, Álex Pascual Cid, Nerea Pena Hualde, Alejandro Pedro Pérez Hermoso, Luisa Fernanda Ramírez Pinchao, Walid Rhaouate eta Daniel Sola Pérez.