Beste Berriak

Bildarratz sailburuaren eta Kataluniako Gonzàlez-Cambray kontseilariaren arteko bilera (II)

Baina jarduera-ildo berrienez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen dituen ekitate eta inklusio-politikak ere partekatu dira bileran, hala nola: suizidioa prebenitzeko estrategia, eskola inklusiboaren esparru-plana; gaitasun handiko ikasleei arreta emateko plana; hezkidetza-plana edo hezkuntza indartzeko berariazko planak.

Lanbide Heziketa

Lanbide Heziketari dagokionez, hainbat gai aztertu dira bileran: matrikulazio-prozedura, egungo eskaintza eta epe labur eta luzerako eskaintza, prestakuntza-ibilbideak, ikasleen orientazioa edo enpresekiko harremana Lanbide Heziketa Duala bultzatze aldera, jorratutako beste zenbait gairekin batera. Arduradunek nork bere esperientzia eta helburuak azaldu dituzte, eta bi gobernuentzako ezinbestekoa den prestakuntza mota hau hobetzen jarraitzeko interesa agertu dute. Beste ezer baino lehen, Bildarratz sailburuak Gonzàlez-Cambray kontseilariarekin batera Tknika bisitatuko du, Euskadiko Lanbide Heziketaren berrikuntza aplikatuko zentroa. Bertako arduradunek Kataluniako ordezkaritzari azalduko dizkiote Euskadiko Lanbide Heziketa gaur egun lantzen ari den proiektuetako zenbait. Proiektu horiek, Tknikan garatu ondoren, Euskadiko Lanbide Heziketako zentroetara bideratuko dira, etorkizuneko profesionalak prestatzeko.