Beste urte batez, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak emakume guztien eskubideak defendatu eta haien alde borrokatuko duela berresten du.
Gaurko honetan, berriz adierazi nahi dugu emakumeek gune publikoetan eta erabakiguneetan parte hartzeak duen garrantzia. Elkarlanaren beharra azpimarratu nahi dugu, etorkizunean emakumeek gune seguruez gozatu ahal izatearen alde, eta horietan mintzatu eta entzunak izatearen alde. Matxismorik gabeko guneak, pertsona ororentzako seguruak.
Azken batean, mundu berri bat lor daitekeela sinesten dugu irmoki. Oraina eta geroa feministak diren eta izanen diren mundu bat. Entzuten gaituzten eta gure balioa eta garrantzia aitortzen den mundu bat.
Emakume guztiei dei egiten diegu guztien helburu komunen alde borrokan jarraitzera; gero eta gertuago ikusten ditugun, baina, zalantzarik gabe, eraikitzen jarraitu behar dugun eskubideen alde.
Ziurgabetasunez beteriko azken urte hauetan, zalantzarik gabe, emakumeen borroka eta presentzia gero eta nabariagoa izan da, beren ahotsa entzun eta aintzat har dadin nahi duten horiei guztiei esker; ahotsa goratzen duten emakumeak, hala egin ezin dutenen alde, beren alde eta etorkizunekoen alde.