Uniemakume

Emakume ikertzaile berriak aitortu dira (III)

Starting: Sara Barja 

  • Ikerbasque Research Associate UPV/EHUn eta MPCn. 
  • Fisikan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. 
  • Gainazalen elektrokimikan oinarritzen da bere ikerketa. 
  • ERC Starting grant, European Research Council-ekoa. 
  • Batzordeak bere ikerketa-esparruan egin dituen ekarpen bereziak eta ikertzaile gazte gisa lortu berri dituen lorpenak nabarmendu ditu. Izan ere, ERC Starting Grant bat lortu du, hidrogeno berdea ekoizteko katalizatzaile eraginkorragoak eta ekonomikoagoak garatzea helburu duena, itsasoko uretatik elektrolisia aztertuz.

Passion for Knowledge 

Passion for Knowledge zientzia-jaialdia urriaren 2tik 7ra bitartean zen. Ekitaldia Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatzen du, eta nagusiki Donostia / San Sebastiánen, Bilbon eta Beasainen egiten diren jardueren programa zabal batek eratzen du.

Gazteengan eta, bereziki, emakumeengan zientziagatiko jakin-mina eragitea eta zientzia-bokazioak inspiratzea dira ekitaldiaren helburu nagusi. Azken batean, jaialdi honen helburua da zientzia kultura-jarduera gisa sustatzea. 

Programan leku berezia dute Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako saioek. Ikasleek “Top@DIPC-Zientziarekin solasean!” topaketetan parte hartzeko eta Nobel saridunekin eta lehen mailako zientzialariekin elkarrizketan jarduteko aukera dute. Zortzi Nobel saridun eta mundumailako adituk hitzaldi publikoak emango dituzte Victoria Eugenia antzokian (DonostiaSan Sebastián), Euskalduna jauregian (Bilbo) eta CAFen (Beasain).

Honako hauek izan ziren gonbidatuak, besteak beste: Özlem Türeci, Covid-19-aren aurkako txertoaren aldeko karreran gako izan baitzen; Didier Queloz (Fisikako Nobel sariduna 2019an), lehen exoplanetaren aurkitzailea; Jean-Pierre Sauvage (Kimikako Nobel sariduna 2016an), makina molekularren diseinatzailea; Donna Strickland, Fisikako Nobel sariduna 2018an), laserren eremuan eginiko ikerketa aitzindariagatik; Darío Gil, IBM-ko presidenteordea eta IBM Research-eko zuzendaria, non konputazio kuantikoko mundu-mailako laborategirik handiena garatzen baita, eta Jocelyn Bell Burnell, pulsarren aurkitzailea, besteak beste.

Victoria Eugenia antzokian, era berean, Bertso Passion ikuskizuna ere izan zen, eta, hartan, bertsolari ezagun batzuk batu ziren, hala nola Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña. Halaber, Naukas Passion-en saio ezagunak ere izan ziren; haietan, estatu-mailan zientzia zabaltzeko eta komunikatzeko zenbait figurak parte hartu zuten.