Uniemakume

Emakume ikertzaile berriak aitortu dira (II)

Aitortza jaso duten emakume ikertzaileen ibilbidea 

Ikerbasqueko Patronatuko ospe handiko hiru ikertzailek, Eusko Jaurlaritzako Ikerketako zuzendariak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisarioak osatutako ebaluazio-batzordeak hiru mailatan sailkatutako ikertzaileen ibilbidea baloratu dute.

Advanced: Alicia Alonso 

  • Alicia Alonso, Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna, UPV/EHUn. 
  • Biokimikan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. 
  • Zelula-prozesuetan lipido/proteina elkarrekintzan oinarritzen da bere ikerketa, bereziki autofagiarekin zerikusia dutenetan. 
  • International Union for Pure and Applied Biophysics (IUPAB) erakundeko Batzorde Exekutiboko kidea 2008tik 2014ra, eta International Union of Biochemistry and Molecular Biology (IUBMB) erakundeko Batzorde Nazionaleko idazkaria 2010etik 2014ra. 2015eko martxotik COSCE Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioko idazkari nagusia da, eta 2019an berriz hautatu dute kargu horretarako. Aurtengo martxotik Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioko (COSCE) presidenteordea da. 
  • Batzordeak bere ibilbide zientifiko bikaina nabarmentzen du biologia molekularraren arloan, bere lidergo-gaitasuna, nazioartean bere ikerketa-esparruan erreferente izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko zientziarekin duen konpromisoa, bereziki azpimarratuz Biofisika Institutuko, CSIC Zentro Mistoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) lehenengo zuzendaria izan zela. 

Consolidator: Ainhoa Magrach 

  • Ikerbasque Research Professor BC3n (Basque Centre for Climate Change), ekosistemen aldaketa globaleko eta funtzionamenduko taldeburua. 
  • Ekologian doktorea, Konpostelako Santiagoko Unibertsitatean. 
  • Ekosistemen aldaketa globala eta funtzionamendua ikertzen ditu. 
  • Batzordeak bere ikerketa-esparruan duen lidergo zientifikoa nabarmendu du, berriki lortu duen ERC batek (Consolidator European Research Council-enak) sendotua. Proiektu hori biztanleriaren ekologiaren, komunitatearen, ekosistemaren eta kontserbazioaren elkargunean kokatzen da, eta horrek biodibertsitate-mailak murrizteak ekosistema naturalaren dinamikan nola eragiten duen ulertzea erraztuko du. Era berean, Batzordeak positibotzat jotzen du bere inplikazioa zientzia gizartean zabaltzeko jardueretan.