Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera, 2023ko Passion for Knowledge (P4K) zientzia-jaialdia irekitzeko ekitaldian parte hartu zuen urriaren 2an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Donostia International Physics Center-ek antolatu zuen jaialdia, eta urriaren 2tik 7ra bitarteko saioetan zortzi Nobel saridunek parte hartu zuten, bai eta azken hamarkadetako aurkikuntza esanguratsuenetako batzuen protagonista izan diren nazioarteko hainbat zientzialari ezagunek ere. Ekitaldian, era berean, Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Eneko Goya Donostiako alkateak parte hartu zuten.
P4Kren inaugurazio-hitzaldiak Covid-19aren aurkako txertoaren aldeko karreran funtsezko lana egin duen Özlem Türeci ikertzaileak eta Donna Strickland 2018ko Fisikako Nobel saridunak eman zituzten. Era berean, ekitaldian izan ziren nazioartean entzute handikoak diren eta P4Kn parte hartu zuten gainerako ikertzaileak.
Emakume ikertzaileei aitortza
Passion for Knowledge-ren irekiera-ekitaldia Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek urtero Euskadiko hiru emakume ikertzaileri egiten dien aitortza egiteko eszenatoki ezin hobea izan zen. Edizio honetan, bi erakundeak ados izan ziren Alicia Alonso, Ainhoa Magrach eta Sara Barja ikertzaileak nabarmendu beharra zegoela eta haien lana ezagutzera ematea eredugarri eta inspirazio-iturri izan daitekeela emakume ikertzaileen belaunaldi berrientzat. Ikertzaile horiek Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuaren eta Özlem Türeci eta Donna Strickland zientzialarien eskutik jaso zuten aintzatespena.
Ekimen hau Ikerbasqueren Plan Estrategikoan sartzen zen, zeinak ezartzen baitu, besteak beste, Ikerbasqueren ikerketzaile-komunitatean ikertzaileak sartzean genero berdintasuna bermatzeko erronka. Aintzatespenen bosgarren edizioa esparrurik egokienean egin zen; izan ere, Passion for Knowledge jaialdia zientzia-ekoizpena eta hark gizarteari eginiko azken ekarpenak nabarmentzeko eta sozializatzeko testuinguru egokia da.
2023an honako emakume ikertzaile hauek aintzatetsi ziren: