Nola daramazu ikasketak eta kirola uztartzea?
"Zaila da ikasketak eta kirola uztartzea, eta are gehiago ikasten dudan lekutik urrun bizita. Izan ere, Barakaldon bizi naiz eta Gasteizen ikasten dut. Baina, azkenean, ongi antolatuz gero, ikasturtea aurrera ateratzea lortzen duzu. Gainera, irakasgai batzuetan erraztasunak ematen dituzte praktikaren batera, azterketaren batera... joan ezean".
- Izena: Maite Ortiz de Mendibil.
- Kirola: Zesta punta.
- Ikasten ari dena: Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak.
- Kirol curriculuma: 2021ean 23 urtetik beherakoen Europako eta munduko txapelduna izan zen 36m-ko modalitatean. 2022an munduko txapelduna izan zen 54m-ko frontoiko kategoria absolutuan. 2023an, berriz, Europako txapelduna izan zen 22 urtetik beherakoen 36m-ko frontoiko kategorian, eta munduko txapeldunordea 22 urtetik beherakoen 54m-ko frontoiko kategorian.
- Hurrengo kirol erronka: 23 urtetik beherako munduko txapelketan parte hartzea, 36 metroko frontoiko kategorian, Iruñean. Eta, ahal bada, irabaztea.
Nola daramazu ikasketak eta kirola uztartzea?
"Egia esan, nahiko ongi uztartzen ditut. Dena den, egia da kanpoan entrenatzeak eta partiduak kanpoan jokatzeak denbora kentzen didala. Baina kirol hau denez gehien gustatzen zaidana, ikaragarri gozatzen dut".
- Izena: Iker González Cabrerizo.
- Kirola: Mahai tenis egokitua.
- Ikasten ari dena: Filologia Hispanikoa.
- Kirol curriculuma: 10 urterekin hasi zen mahai tenisean jokatzen eta, ordutik, aulkian dauden beste jokalari batzuen aurka eta desgaitasunik gabekoen aurka lehiatu da. Espainiako bigarrena izan da hainbat aldiz, 3. eta 4. klaseetan, eta Estatuko Txapelketako txapelduna izan da behin, aulkidun modalitatean. Gainera, Europako hainbat lekutan lehiatu da Mahai Tenisaren Espainiako selekzioarekin. Horrez gain, Europako Youth Joko Paralinpikoetarako deitu zuen Kirol Kontseilu Gorenak; Finlandian egin zituzten horiek, 2022an, eta hirugarren geratu zen banakakoan eta txapelduna izan zen taldekakoan. 2022an Munduko Txapelketan jokatu zuen, Granadan, eta munuko jokalari onenaren gisa sailkatu zen 21 urtetik beherakoen artean.
- Hurrengo kirol erronka: Espainiako Txapelketa, ekainean.
Nola daramazu ikasketak eta kirola uztartzea?
"Orain arte lortu dut, ahaleginduta. Baina laugarren mailan nire ikasketak lehenestea erabaki dut, eta nire kirol proiektua karrera amaitzen dudanera arte atzeratzea".
- Izena: Izaro Saez de Ocariz Sedano.
- Kirola: Curling.
- Ikasten ari dena: Lehen Hezkuntzako Graduaren bigarren urtea.
- Kirol curriculuma: 2021ean, 3. postua Curlingeko Espainiako Ligan, bikote mistoen junior modalitatean. 2023an, 2. postua Gasteizko San Prudentzio Torneoan, eta Izotzetako Kirolen Espainiako Federazioak antolatutako junior kategoriako Teknifikazio Campus batean parte hartu zuen. Aurten 2. postua lortu du Curlingeko Espainiako Txapelketan, emakumeen kategoria absolutuan, eta 3. postua Jakan egindako Jacetania Txapelketan. Izotzetako Kirolen Espainiako Federazioak aurrez aukeratu du Emakumeen Curling Selekzio Nazionaleko junior kategorian parte hartzeko.
- Hurrengo kirol erronka: Mundialerako aukeratutako 5 pertsonetako bat izatea, Espainia ordezkatzeko.
Nola daramazu ikasketak eta kirola uztartzea?
"Nire entrenamendu eta txapelketa gehienak Jakan edo atzerrian egiten ditut. Ondorioz, eskola askotara huts egiten dut eta, batzuetan, oso zaila egiten zait irakasgai batzuetan gustatuko litzaidakeen jarraitutasuna izatea".