Anezka, Enplegu eta Ekintzailetzarako Programak 2023-24 edizioko topaketa-jardunaldia egin du gaur goizean. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailari lotuta dagoen DEMAk, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak, programa 2016ko otsailean abian jarri zuenetik 61 anezka egin dira, eta 1.028 parte-hartzaileetatik 636 pertsona laneratzea lortu du.
Azken deialdia urrian hasi zen eta horri esker lau anezka garatu ahal izan dira, Bilbon (2), Barakaldon eta Getxon, eta 80 pertsonak parte hartu dute, 55 emakumek eta 25 gizonek, 20 laguneko taldeetan banatuta.
Bilboko anezka gaztea (Bilbo 21), La Perrera deritzon eraikinean dagoena, 35 urtetik beherako gazteek osatu dute. Laneratze gehienak, zortzi, gazteenen artean gertatu dira, 24 eta 26 urte bitartekoen artean, euren helburu profesionalekin bat datozen lanpostuetan.
Jarduneko deialdiaren Bilboko bigarren anezkan (Bilbo 20), pertsonen % 50ek baino gehiagok, hamaikak, lana aurkitu dute dagoeneko.
Ezkerraldeko anezkaren kasuan (Eskerraldea 15), bederatzik lana aurkitu dute. Horietako hiruk 57, 59 eta 60 urte dituzte, hurrenez hurren. Hirurek euren lanbide-profilari egokitutako lanpostuetan jarduten dute.
Eskuinaldeko anezkari dagokionez (Eskuinaldea 7), zortzi pertsonak lortu dute jada lan-merkatuan sartzea. Horien artean, adin handienekoaren kasua nabarmentzen da, 60 urtekoa, eta horrek ere bere arloan aurkitu du lana.
Anezkak itxi ondorengo asteetan laneratzearen ehunekoa parte-hartzaileen % 60ra iristen da.