Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordearekin harremana sendotzen jarraitzen du arlo ezberdinetan. Hezkuntza Sailak, bere Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bitartez, lan agenda bizia egin du egun osoan zehar sortu berri den Europako Batzordeko lehendakaritza berriko ordezkariekin. Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera izan dira bileretan Rikardo Lamadrid Teknologia eta Ikasketa Aurreratuko zuzendaria, Nicolás Sagarzazu Plangintza eta Antolamendu zuzendaria eta Marta Marín Euskadi Europar Batasuneko delegatua.
Egun osoan zehar egindako bilerek jarraipena ematen diote erkidegoko arduradunekin dagoeneko sendotuta dagoen elkarrizketari, Lanbide Heziketari dagokionez.
Sabine Verheyen Europako Parlamentuko Hezkuntza eta Kultura Batzordeko presidentearekin eta eurodiputatu talde batekin laneko gosaria partekatu ondoren, goizean lehen orduan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkaritza kideekin bildu da. Ursula von der Leyen presidentearen kabinetea. Zehazki, Maria-Luisa Cabral Prestakuntza, Gaitasun eta Enplegu zorroko arduradunarekin izan da hitzordua.
Euskal LHko arduradunek Euskal Herriko LHren ildo estrategikoak zehaztu dituzte, eta bereziki nola erantzuten dien –LH V. Euskal Planaren bitartez– IV. Industria Iraultzak planteatzen dituen erronkei eta etorkizunekoei.
Bileran, Arévalo sailburuordeak eta bere taldeak Euskadin LH sustatzen eta ezartzen ari den LH zentro adimendunen eredua ere aipatu zuten, 13 zentro martxan jarri baititu, tartean Bergarako Miguel Altuna LH zentroa, duela gutxi inauguratu zena, eta Europan ere erreferente bihurtzen dena.