Aurrez aurreko jarduera bertan behera utzi eta astebete igaro baino lehen, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) edonon kudeatzeko programa garatu du, bertaratu gabeko irakaskuntza garatzeko oinarriak eta jarraibideak ezartzen dituena. Horrekin batera, irakasleen eskura jarri ditu prestakuntza-tresnak eta -ikastaroak, irakaskuntza modalitate birtual batera egokitzeko.
Idoia Fernández Berrikuntza, Gizarte Konpromiso eta Kultur Ekintzako errektoreordeak azaltzen duenez, “EHUedonondik baldintzak sortu ditugu ikasketa alternatiboak eta lankidetzakoak ahalbidetzeko, lehen modu presentzialean egiten ziren irakasgaiak garatzen jarraitzeko aukera ematen duten inguruneak”.
EHUedonondik halaber, jarduera akademikoaren ohiko beste alderdi batzuk ere aurreikusten ditu, hala nola tutoretzak, ebaluazioeta Gradu Bukaerako eta Master Bukaerako Lanen tutoretza.
Nekae Balluerka UPV/EHUko errektorearen hitzetan, "Euskal Herriko Unibertsitateak 5.000 irakasle ditu, eta 45.000 ikasle ingururi ematen dizkie irakasgaiak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan. Irakaskuntza osoa modu ez-presentzialean garatzea eraginkortasunez egiten ari garen erronka da, eta, zailtasunak zailtasun, datuek erakusten digute arrakastaz gainditu dezakegula”.
Iturria:EHUko prentsa-oharra