Uniozio

Donostia beldurgarria aste oso batean zehar (III)

Franz Kafka Tabakaleran
Tabakaleran, aurten, Franz Kakfari eskainitako bi saio prestatu ditu Asteak, haren heriotzaren mendeurrenean. Urriaren 26an, Michael Hanekek 1997an zuzendutako Gazteluaren moldaketa proiektatuko da, eta 31n, berriz, idazle txekiarraren obran oinarritu edo inspiratutako film laburren maratoia.
 
  • El castillo (Das Schloss, 1997). Michael Haneke. Austria-Alemania-Frantzia.
Neguko gau hotz baten azken orduan, K. lur-neurtzailea Brückenhof herrira iritsi zen. Une horretatik aurrera, bertan nabarmentzen den gaztelura iristen saiatuko da, kontratatu duten lana egiten hasteko; inork ez daki zergatik. Baina zenbat eta gehiago saiatu horretan, orduan eta hurbilago dirudi bere helburua. Michel Hanekek telebistarako moldatu zuen Franz Kafkaren bukatu gabeko nobela, Funny Games zuzendu zuen urte berean (aktore berak dira haietako batzuk).
 
  • Franz Kafka: film laburrak saioa.
The Country Doctor (1953). Lorenza Mazzetti. Erresuma Batua
The Flat / Byt (1968). Jan Svankmajer. Txekoslovakia.
La cabina (1972). Antonio Mercero. Espainia.
The Metamorphosis of Mr. Samsa (1977). Caroline Leaf. Kanada.
Franz Kafka's It's a Wonderful Life (1993). Peter Capaldi. Erresuma Batua.
L'Homme qui attendait (2006). Theodore Ushev. Kanada.
Dream of Kafka (2020). David Babayan. Armenia.
 
Álex de la Iglesia, kartel ofizialaren protagonista
Álex de la Iglesia, azken 30 urteetako munduko fantasiazko zinemaren izen handienetako bat, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astearen karteleko protagonista da.
Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrenaren urtean, Asteak gorazarre egin nahi dio autore txekiarrari eta fantasiazko zineman izan duen eraginari Santipérezen ilustrazio honekin; haren lanik ospetsuenean, Metamorfosian, inspiratua. Kartelaren diseinua Ytantosek egin du. Ilustratzailearen beraren hitzetan:
“Kafkaren heriotzaren mendeurrena, eta gonbidatu oso berezia, Álex de la Iglesia: nola uztartu bi premisa hauek? Denok ezagutzen ditugu Metamorfosiaren kontakizuna eta lanari eskainitako bizitza baten zorigaiztoko emaitza: entrega-datek eragindako antsietatea, ezinezko epeak, presioa egiten diguten nagusi edo bezero egonezinak, abiatzen ez diren proiektu berriak, ekoizpenak atzeratzen dituzten ustekabeko arazoak, agortzen diren aurrekontuak… Gregor Samsa, karga honengatik guztiarengatik, edo garaiko antzeko kontuengatik, goiz batean erabat somatizatu eta esnatzen da beste gauza ahul batean bihurturik… Nola fusionatu bi premisa horiek? Ez da zaila, protagonista aldatuta. Ideia horrekin, kartela garatzeko taldeko kide guztiok adostua, eta baztertutako proposamen batzuen ondoren sortu zen lan hau, joan den mendeko azken hamarkadetako beldurrezko eta fantasiazko komikien azalak irudikatzen dituen hau, digitala alde batera utzita (azken teknologiak ezta pentsatu ere) eta pintzelak eta pigmentuak erabiliz”.
 
Álex de la Iglesia
Acción mutante (1993) filmarekin debuta egin zuenetik eta bereziki El día de la Bestia (1995) estreinatu ondoren, Álex de la Iglesia nazioarteko zinema fantastikoaren erreferentzietako bat bihurtu zen. Perdita Durango (1997), La comunidad (2000), Balada triste de trompeta (2010), Las brujas de Zugarramurdi (2013) eta Veneciafrenia (2022) filmek, besteak beste, XXI. mendeko generoko zinemagile garrantzitsuenen artean kokatu dute.
Ekoiztu dituen filmen artean aipatzekoak dira Musarañas (Juan Fernando Andrés eta Esteban Roel, 2014) eta Venus (Jaume Balagueró, 2022), eta “Plutón BRB Nero” (2008-2009) eta “30 monedas” (2020) serieak zuzendu ditu.
2009 eta 2011 artean Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidentea izan zen.
Jaso dituen sarien artean nabarmentzekoak dira Zinematografiako Sari Nazionala 2010ean, Méliès International Festivals Federationek (MIFF) 2018an emandako lehen Career Méliès saria fantasiazko zinemari egindako ekarpenagatik, zuzendari onenaren Goya saria 1995ean El día de la Bestia filmagatik, eta La Máquina del Tiempo saria Sitges 2005ean, bere ibilbide osoari.
 
Santipérez
Santipérez (Santiago Pérez Domínguez, Madril, 1970) beldurrezko komikien marrazkilari eta gidoilaria da. Bere lehen istorioak Creepy aldizkarian argitaratu zituen 90eko hamarkadan; urteak eman zituen aldizkari horretarako kolaboratzen.
 
Lau album ditu editatuak: Various Horror Visions (Diábolo Ediciones, 2013), Diablo House (Norma Editorial, 2019), El taxidermista y otras histerias macabras (Isla de Nabumbu, 2021) eta Un puñado de historias de terror (Diábolo Ediciones, 2023). Istorio laburrak biltzen dituzte, fantasiazko munduarekin eta izuarekin lotutako gaien inguruan.