Uniozio

dFeria, hiru hamarkada gure artean (I)

dFeria Jaialdiaren XXX. edizioa martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da, nahiz eta aurreko igandean, martxoak 10, inagurazio-ekitaldia izan. Lehen aldiz herri gonbidatua izango da dFERIAn, hain zuzen, Italia. Hartara, eta Istituto italiano di Cultura-ren laguntzarekin, hainbat italiar konpainiak hartuko dute parte. Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto izen handiko taldeak irekiko du 2024ko edizioa, Yeled, Shoot Me eta Rhapsody In Blue dantza-piezekin. Itxiera, berriz, Compagnia blucinQue-ren Gelsomina Dreams ikuskizunak emango dio.

25 konpainiaren, 25 ikuskizun eta 34 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. Kopuruei dagokienez, ikuskizunen kopuru handi bat (% 60) estreinaldiak izango dira. Diziplinen alorrean, % 44 dantza izango da, beste % 52 antzerkia eta zirku-ikuskizun bat ere izango da ere. Konpainien jatorriari dagokionez, atzerriko konpainiak Italiatik, Kubatik eta Argentinatik datoz.

dFeria

dFERIA, Donostiako Arte Eszenikoen Feria, urtero martxoan antolatzen da eta hitzordu saihetsezina eta erreferentea da arte eszenikoetako profesionalentzat 1988tik Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak bultzatutako feria honek kalitate artistikoaren aldeko apustu garbia egiten du antzerki eta dantza ikuskizunak aukeratzerakoan.

Espainiako Estatuko Arte Eszenikoen Ferien Koordinakundearen (COFAE) barruan dagoen feria garaikidea, berritzailea, konprometitua eta askotarikoa da, eta Latinoamerika eta Europako merkatuan sendotzen jarraitzen du. Aldi berean, sektoreko eragileen arteko topaketarako plataforma ezin hobea da, eta bertan esperientziak trukatzeko eta kontratazio artistikoak sustatzeko aukera ugari bideratzen dira. Arte eszenikoen merkatua dinamizatzeko asmoz, eragileak elkar harremanetan jarriz, eta berrikuntza eskainiz, zuzenean edo zeharka, negozio-zifra garrantzitsua eragiten du.

DFERIAk urtero gai bat du oinarri, ikuskizunen eta jarduera osagarrien ardatz bihurtzen dena.