Prestakuntza

Deustuk doktore berriak izendatu eta ikaslerik onenak saritu ditu

Deustuko Unibertsitateak, bere zaindari San Tomas Akinokoaren eguna den urtarrilaren 28a ospatzeko, Teologiako tituludunen eta azken bi ikasturteetako doktore berrien inbestidura eta ikaslerik bikainenak saritzeko ekitaldia egin zuen. 104 doktorek defenditu dituzte tesiak tarte horretan eta 31 izan dira Teologiako ikasketak amaitu dituztenak. Horiei guztiei eta graduko eta graduondoko ikasketak pandemiako urteotan amaitu dituzten tituludunei eskainia izan zen erakunde mailako ekitaldia.

Jardunaldiaren aurretik, Kapera Gotikoan eukaristia ospatu ostean, sarien banaketari eman zitzaion hasiera: DUko Karrera Amaierako Aparteko Sariak, Honors Programa, Mendieta y Lambarri Fundazioaren sariak eta doktorego-tesirik onenari eman ohi zaion Ignacio Ellacuría Aparteko Saria. Aurtengoan, Olaia Lucas Jiménezek jaso zuen Ellacuría saria, izenburu hau duen lanagatik: “Structural and functional brain changes of cognitive and other nom-motor dysfunctions in idiopathic and genetic parkinson's disease”. Segidan, irakasle emerituei, irakasle eta laguntzaile jubilatuei egin zitzaien omenaldia, teologo berrien eta doktore berrien inbestidura izan zen ondoren eta José María Guibert errektoreak hartu zuen hitzak ekitaldiari amaiaera emateko.

Doktoreak prestatu

Doktoreak prestatzeko gaitasunak bereizten du unibertsitatea goi mailako ikasketak eskaintzen dituzten beste ikastegi batzuetatik. Trebatze lan horrekin, unibertsitateek berariazko zientzia lanean murgiltzen ditu doktoregaiak: ikerketan eta denen zerbitzura egongo den jakintza berria sortzen. “Ikerketa originala edo propioa egiten dugu, ez bakarrik beste batzuek sortu eta formulatu duten ezagutzaren zabalkundea”, azaldu zuen José María Guibert errektoreak, eta horrela, “gaurko doktoreen inbestiduraren bitartez, dozenaka pertsonaren eta tutoreren arrakasta ez ezik, Deustuko Unibertsitate osoaren lan akademikoa ere omentzen dugu”.

Unibertsitateko arduradun nagusiaren hitzetan, doktoreak, graduondokoak edo gradudunak prestatzeko, erakunde sendoak behar dira, ondo antolatuak, helburuak argi dituztenak, baita pertsona konprometituak ere. Guiberten hitzetan, “erakunde unibertsitario batek ezin du iraun denen ongia bilatzen duten pertsonarik ez badago. Denen ongia bi zentzutan ulertu behar da: gizarte osoaren ongia, eta barruko denen ongia, erakunde osoaren ongiaz arduratzea, baita horretan konprometituta dauden pertsonena ere”.

Horren inguruan, Guibert errektoreak uste du norbera baino handiagoa den zerbaitetan konprometitzeko erronka dugula. Haren aburuz, modernitate likidoko garai honetan, konpromisoak hartzeko beldur gara eta, horregatik, aukera mugagabeko gizartean zerbaitekiko konpromisoa sendotu behar da. Helburua hau da, Pete Davis bezalako autoreak aipatuz: “gazteak eta nagusiak benetan garrantzia duten instituzioekin eta giza eta gizarte harremanekin berriro konektatzea eta, horrela, mundu hobea eraiki ahal izatea”.

Sakontasunaren superboterea

Deustuko errektoreak adierazi zuenez, gaurko saridunek eta inbestidura jaso zutenek ikasketak izan dituzte ardatz urte batzuetan. Orain, José María Guibertek animatu egin nahi zituen bizitzan beste ardatz batzuk aurkitu eta “sakontasunaren pozean murgiltzen” jarraitzeko. “Sakontasuna da zure superboterea. Arloren batean espezialista bazara, arlo horretatik argia zabaltzen duzu beste askotara. Beti azaletik bazoaz, ez duzu ekarpen handirik egingo”. Sakontasunak ohikoa aparteko bihurtzen du eta horrek lanerako eta bizitzarako ere balio du. “Gaur egungo munduan, funtsa edo fokua galtzea hain erraza den honetan, konpromisoa hartzen dutenak miresgarriago eta arrakastatsuago izaten dira”, zehaztu zuen.

Ildo horretako, adibide bat elizaren testuingurua da, José María Guibertek aipatu zuenez. Frantzisko aita santuak mundu osoko 3.000 elizbarrutitan bultzatu duen “sinodalitatea” (bilera deliberatiboa) aipatu zuen, hausnarketa eta ideia berrien ekarpena egiteko hiru esparrutan: komunioa, partaidetza eta misioa. Beste adibide bat unibertsitatean bertan aurkitzen dugu: hausnarketa prozesu bat zabaldu da hurrengo plan estrategikorako. Elkar harturik pentsatzeko abagunea da, unibertsitateko zerbitzu gisa nola aurrera egin pentsatzeko, hain zuzen.

Gai horri loturik, errektoreak San Ignazio gogoratu zuen. Guiberten hitzetan, Ignaziok argi zuen: “Bizitzan ezagutzen joan zen guztitik, urrezko arau bat ondorioztatu zuen mundu hoberako: norbere maitasunetik, nahitik, interesetik irtetea. Konbertsio pertsonala eta erakunde mailakoa: horixe bultzatu nahi du aurten jorratzen ari garen ignaziotar urteak. Zerbait pertsonala, sakona eta deribatu asko dituena. Norbere maitasunetik, nahitik eta interesetik ateratzea uztartuta dago gaur egun erabiltzen diren beste hitz batzuekin, konpromiso, partaidetza eta dedikazioarekin, hain zuzen".

Horregatik guztiagatik, José María Guibert errektorearen aburuz, “Unibertsitateko zaindari San Tomas Akinokoari begiratzea zentzua eta sakontasuna bilatzea da. Doktoreak, produktu akademikoak prestatzeak zentzua ematen digu. Berehalako txalo zaparradarik ematen ez duen zerbaitetan parte hartzeak bizitzari zentzua ematen dio. Konpromiso gisa, sakon-sakonetik motibatuta bizi bazara, kanpoko saria berehalakoa ez bada ere, zentzua aurkituko diozu egiten duzunari”.

Deusto Business Schoolen IX. Finantza Jardunaldiak

Martxoaren 21ean, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Icaza Auditorioak Deusto Business Schoolen IX. Finantza Jardunaldiak hartu zituen, Deusto Business Alumniren laguntzarekin. Ekitaldi horrek harrera ona izan du urtez urte finantza-sektoreko profesionalen artean, eta edizio honetan Next Generation fondoei buruzkoa izango da, Norbolsa eta Elkargiren babesarekin.

Lehenengo blokeak "lankidetza publiko-pribatua funtsen exekuziorako gako gisa" jorratu zuen, Lucas González Ojeda Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzako zuzendariordeak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Carolina Pérez Toledo CEBEKeko lehendakariak moderatzaile gisa parte hartuta.

Bigarren blokean, "Proiektu traktoreak eta efektu eraldatzailea ekoizpen-ereduan" izenekoan, honako hauek hartu zuten parte: Nuria Gisbert, CIC Energiguneko zuzendaria eta Basquevolteko talde sustatzaileko kidea; Nerea Aranguren, BAICeko lehendakariordea eta IDEKOko zuzendari kudeatzailea; José Ignacio Zudaire, Petronorreko Pertsonen, Erakundeen, Erakundeen Harremanen eta Ekonomia eta Finantza Sailaren zuzendaria; Javier Arriola Alcibar, Iberdrolako Zuzendaria eta Negocio Transcón-eko Zuzendaria.

Hirugarren blokeak "finantza-erakundeek Funtsak garatzeko duten zeregina" aztertu zuen Iratxe de Agirre Egaña Kutxabankeko Financing Solutions-eko zuzendariarekin, Raúl Pérez González de Uriarte Espainiako BBVA NGEUko Bulegoko zuzendariarekin, Zenón Vázquez Elkargiko zuzendari nagusiarekin eta Mikel Larreina Deusto Business School-eko Nazioarteko eta Erakunde Harremanetarako dekanordearekin, moderatzaile lanetan aritu zena.