Prestakuntza

Deustu, hezkuntza-eredu berezia duen unibertsitatea, nazioartean ezaguna

Goi mailako hezkuntzan tradizio luzea, 135 urte baino gehiagokoa; hezkuntza eredu berezia, nazioartean aitortua; azpiegitura teknologiko modernoak; eta unibertsitateko zereginetan etengabeko berrikuntza. Horiexek dira Deusturen bereizgarriak. Deustuko Unibertsitatea 1886an sortu zuen Jesusen Lagundiak. Gaur egun, zazpi arlo nagusitan lan egiten du: Enpresa, Zuzenbidea, Psikologia eta Hezkuntza, Teologia, Gizarte eta Giza Zientziak, Ingeniaritza, eta Osasun Zientziak.

Jesusen Lagundiaren unibertsitatea izanik, bere izaera eta misioa da profesional trebeak eta herritar arduratsuak prestatzea, beren jakite eta gaitasunak besteen zerbitzura jarriko dituztenak. Era berean, pertsonak eta gizarteak aurrean dituen erronka handienetan ikertu eta jakintza baliagarria sortzea ere bada bere asmoa.

Deustuko Unibertsitatea Espainiako rankingetan lehenengo tokietan dago eta gero eta presentzia esanguratsuagoa du nazioarteko rankingetan ere, bere irakaskuntzari eta goi mailako errendimenduari esker. Gure unibertsitatea Bilboko eta Donostiako hiriguneetan dago, eta egoitza bana du Gasteizen eta Madrilen. Deustuk espiritu ekintzailea, enpresako prestakuntza –programa dualen bidez– eta enplegagarritasuna –ikasle guztiek egiten dituzte praktikak– sustatzen ditu.

10.000 ikasle baino gehiago ari dira Deustun ikasten. Horietatik, 7 ikasletik batek beka jasotzen du ikasteko. Guztira 4.000 ikasle inguru ari dira etengabeko prestakuntzan eta prestakuntza exekutiboan. Unibertsitateak presentzialtasunaren aldeko apustua egin du, baina ahantzi gabe onlineko prestakuntza ere dagoeneko aukera sendoa dela. Hain zuzen ere, horregatik dago murgilduta berrikuntza metodologikoan eta digitalizazioan. Ingurunea aldakorra baita eta inguru horretan eman behako baitute duten onena Deustuko ikasleek, gizartea eraldatzen laguntzeko.

2022/23 ikasturteari begira, Deustuko Unibertsitateak gradu berriak eskaintzea aurreikusten du, Ingeniaritza eta Osasun arloetan. Zehazki, Bilboko campusean Ingeniaritza Biomedikoa eskainiko da. Gradu honek osasun mundua irtenbide teknologikoen bidez (bizi kalitatea hobetzeko gailu adimendunak eta sentsoredunak, ebakuntzak urrutitik egiteko osasun materiala, urrutiko errehabilitazioa...) eraldatzeko gai izango diren profesionalak prestatuko ditu. Nazioarteko proiekzio handiko lanbide profila da, ikasgelara mundu osoko adituak ekarriko dituena. Bestalde, bai Donostiako campusean eta bai Bilbokoan, Osasun Zientzien Fakultateak Erizaintzako gradua eskainiko du. Prestakuntza horrek osasun laguntza integrala koordinatzeko; pertsonei eta familiei zuzeneko zerbitzuak eskaintzeko; prebentzio eta terapia jardueretan eta osasun, gaixotasun, lesio edo desgaitasun egoeretan nork bere buruaren zaintzan laguntzeko trebetasunak eskuratzeko aukera emango du.

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusera iritsiko dira, halaber, dagoneko Bilboko campusean eskaintzen diren Ingeniaritza arloko hiru titulazio: Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko graduak ikasleei aukera emango die informazioaren tratamendu automatikoan sakontzeko, datuen analitika aurreratuaren bidez, enpresako prozesuak optimizatu ahal izateko. Gaur egungo eta etorkizuneko lanbideei ikuspegi estrategikoa eransten die horrela. Informatikako Ingeniaritzako gradua gizarteari irtenbide teknologikoak eskaintzea eta hainbat esparrutan –osasuna, turismoa edo garraioa, esate baterako– gure egunerokoa hobetuko duten produktuak eta sistemak garatzea helburu duten pertsonei zuzentzen zaie. Gaur egun, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduarekin batera egiten da, gradu bikoitza izan da orain arte. Azkenik, Datuen Zientziak eta Adimen Artifizialeko + Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzak datuak eta adimen artifiziala uztartuko ditu, etorkizuneko sistema adimendunak diseinatzeko: industria, segurtasuna, osasuna, automobilak, finantzak...

Azken urteetan, Unibertsitateak prestakuntza dualaren aldeko apustu irmoa egin du eta horrek hainbat titulaziotan du isla. Gaur egun, Industria Digitaleko gradu duala eskaintzen du, Egibiderekin elkarlanean, Gasteizen. Gainera, ibilbide dualak eskaintzen ditu, besteak beste, Ingeniaritzako graduetan eta Zuzenbideko + Lan Harremanetako gradu bikoitzean. Ingeniaritza Robotikako graduak, Salesianos Deusto ikastetxearekin batera diseinatu denak, robotikako joera berriek ekoizpenaren automatizaziora ekarri dituzten erronkak lantzen ditu, jakinik robotikaren eragina izugarri handituko dela laguntza esparruan, etxeetan edo lanean. Deusto Business Schoolek, bestalde, Zuzendaritza Estrategikoko ibilbide duala eskaintzen du Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) eta EAZ+Berrikuntza eta Ekintzailetzako graduetan. Irakas-ikaskuntzako prozesu sistemiko honetan, jakiteak eta gaitasun praktikoak aldi berean eta modu integratuan eskuratzen dira, bai Deustuko Unibertsitatean eta bi enpresan edo erakundean.

Bestalde, Deustuko Unibertsitateak Deustu Arrupe Beka berriak sortu ditu, talentua gal ez dadin, baliabiderik ez dagoelako. Deustuk urtero 25 beka eskainiko ditu, administrazio publikoaren laguntzekin batera, ikasketa espediente bikaina eta baliabide ekonomiko urriak dituzten gazteei ikasketen kostuaren % 100 estaltzeko. Deustu Arrupe Beka berriak unibertsitatean aspalditik errotutako beka eskaintza zabalari gehituko zaizkio. Iaz, 2.500.000 euro baino gehiago bideratu ziren beketara eta 1.300 ikaslek izan zuten bekaren bat.