Unibertsitatea

Deustobarometro berria aurkeztu da

Deustuko Unibertsitateak Deustobarometro Sozialaren (DBSoc) udako edizioko emaitzak aurkeztu zituen ekainaren 24an. Euskal gizartean kezka handiena sortzen duten gaien inguruan herritarren iritziak eta lehentasunak jasotzen dituen eta sei hilabetean behin egiten den inkesta horren arabera, pandemia euskal herritarren arazo nagusien zerrendatik (% 9,3) desagertu egin da eta, orain, kezka-iturri nagusiek prezioen igoerarekin, inflazio altuarekin eta bizitzaren kostuarekin (% 49,5) dute zerikusia.

Prezioen igoeraren kezka soldatak behar adina ez igotzearekin dago lotuta. Langileen % 90i ez diete soldata igo azken 6 hilabeteetan. Eta soldatetan hobekuntzak negoziatzeko gero eta ahalmen txikiago dutela uste dute. Gainera, energiaren prezioen igoeraren ondorioz, % 42k aitortu dute iragan neguan behin baino gehiagotan utzi ziotela berogailua pizteari behar zutenean.

Antsietatea eta beldurra gutxitu dira

Euskal herritarrak pixkanaka suspertzen ari dira pandemiaren eragin emozionaletatik. Eta azken bi urteetan, biztanleriaren artean antsietate, beldur eta bakardade sentimenduak gutxituz joan dira. Osasun-arretak herritarren hiru arazo nagusietako bat izaten jarraitzen du (% 21), hala ere.

Datu gehiago: telelanak negatiboki eragiten die emakumeei. Emakumeen gehiengo zabalak (% 67) uste du familiaren kontziliazioaren pisua haien gain dagoela. Gizonen % 37 k bakarrik aitortzen dute egoera hori.

Arma bidalketa babestea

Oraingo honetan, Deustobarometroak Ukrainako gerrari buruz eta Euskadin izandako eragin sozial, ekonomiko eta politikoaz galdetu du. Horren inguruan, gehienek babesten dute Ukrainara defentsarako armak bidaltzea. % 45ek erasorako armak bidaltzea ere onartuko luke. Eta % 35ek, defentsa gastua igotzea. Gainera, % 80k uste du ukrainarrak beste gerra batzuetako beste errefuxiatu batzuk baino tratu hobea jasotzen ari direla.Datu gehiago: telelanak negatiboki eragiten die emakumeei. Emakumeen gehiengo zabalak (% 67) uste du familiaren kontziliazioaren pisua haien gain dagoela. Gizonen % 37 k bakarrik aitortzen dute egoera hori.

Suspentsoa demokrazian

Nola baloratzen dute euskal herritarrek Espainiako demokraziaren kalitatea? Erantzuna hauxe da: demokrazian suspentsoa atera du (4.3). Euskal herritarrek uste dute Espainiako Gobernuak bazuela Kataluniako politikarien kontra egindako espioitzaren berri (% 60) eta ez dituela bere gain hartu behar diren erantzukizunak (% 59).

Bestalde, herritarrik gehienek Espainiako Gobernuaren politika eta neurriak onartzen ditu, hala nola, lan erreforma berria (% 50,5), Kataluniako elkarrizketa mahaia (% 54), Euskadiri eskumenak transferitzea (% 68) edo gasolinaren prezioaren murrizketa (% 57,7). Gehiengoak arbuiatzen du Saharari buruzko jarrera berria (% 58).