"Notitia Vasconiae", Euskal Herriko historialari, legelari eta pentsalari politikoen hiztegiaren IV. liburukia argitaratu berri dela eta, DeustoForumek ekitaldi bat egin zuen maiatzaren 2an, lan entziklopediko horretan agertzen diren Unibertsitateko ahotsak omentzeko. Horrela, pertsona horiek Euskal Herriko errealitate instituzionala eta politikoa eratzeko egin duten ekarpen baliotsua nabarmendu nahi izan zen.
Maiatzaren 2an, 19:00etan, Paraninfoan izan zen ekitaldian, Juan José Etxeberria errektoreak eta Iura Vasconiae Fundazioko presidenteorde eta Hiztegiaren III. eta IV. liburukien zuzendari Juantxo Madariagak hartu zuten parte, eta "Notitia Vasconiae" aurkeztu zuen azkenak, orain arte Euskadin egin den argitalpen historiografiko osoena. Iura Vasconiae Fundazioaren ekimen horri esker, K.a. 200. urtetik gaur egunera arte eremu publikoan eta Euskal Herriko errealitate instituzional eta politikoaren eraketan zuzenean esku hartu zuten 1.199 egileren ahotsak bildu dira.
Jarraian, Leyre Arrieta Deustuko irakasleak Euskal Herriko zuzenbidearen, historiaren eta pentsamendu politikoaren garapenean mugarri izan diren irakasle eta ikasle deustuarren kopuru handiaz hitz egin zuen. Zehazki, hiztegiak Deustuko Unibertsitatearekin lotura izan duten 60 pertsona identifikatu zituen.
Horietatik 13k protagonismo handiagoa dute, izan duten garrantziagatik, Notitia Vasconiae argitaletxearen irizpidearen arabera. Hona hemen pertsona horien izenak: Luis Chalbaud S.J. (1873-1965), Manuel de Irujo (1891-1981), Jesús María Leizaola (1896-1989), José Antonio Aguirre (1904-1960), Andrés Eliseo de Mañaricua (1911-1988), A. Carmelo Sáenz de Santamaría (1913-1993), José Antonio Obieta S.J. (1916-1986), Adrián Celaya (1917-2015), Juan de Churruca (1923-2011), Antonio Beristain S.J. (1924-2009), Juan Maria Apellaniz (1932-2021), Xabier Arzalluz (1932-2019) eta Fernando Garcia de Cortazar S.J. (1942-2022).
Pertsonaia horien sarrerak honako hauek idatzi dituzte: Itziar Alkortak (Luis Chalbaud y Errazquin), Josu Chuecak (Manuel de Irujo Ollo), Leyre Arrietak (Jesús María Leizaola eta José Antonio Agirre), Gregorio Monrealek (Andrés Eliseo de Mañaricua eta Adrián Celaya), Antonio Astorganok (Carmelo Saénz de Santamaria), Mikel Mancisidorrek (José Antonio Obieta), Rosa María Menchacak (Juan de Churruca), José Luis de la Cuestak (Antonio Beristain), Eduardo Berganzak eta José Antonio Mujikak (Juan María Apellániz), Koldo San Sebastiánek eta Iñaki Anasagastik (Xabier Arzalluz) eta María Jesús Cavak (Fernando Gacía de Cortázar).
Horiei guztiei aitortza egin zien Unibertsitateak, bai eta argitalpenean dauden ahots askoren sarrera bibliografikoak idatzi dituzten Deustuko pertsonei ere. Horien artean daude, aipatu berri diren Leyre Arrieta, Mª Jesús Cava eta Mikel Mancisidorrez gain, José Ángel Achón, Begoña Echave, Cesar Gallastegi, Nere Jone Intxaustegi, Aitziber Irigoras, José Ángel Lecanda, José Mª Lorenzo Espinosa, José Antonio Marín, Mª Luisa San Miguel eta Andrés Urrutia aipatu behar dira.