Unibertsitatea

Deusto, 'InpAkta'ren aurkezpenean (III)

InpAkta
InpAkta ebidentzietan oinarritutako ikerketa-lanak ingelesez eta euskaraz jasoko dituen aldizkari zientifikoa da eta, aldi berean, gure lurraldeko erronketan ekarpena egitea eta horretan inpaktu soziala duten gaiak lantzea bilatuko du.
 
Aldizkarian jasotzen diren ikerketa-lanen inpaktu soziala bi unetan gerta daiteke:
  • Ikerketa prozesuan bertan: lurraldeko erronkei aurre egiteko ekarpena edo eraldaketa ikerketa prozesuan egiten dela erakusten duten ikerketa-lanak. Eragileen parte-hartzean oinarrituta edota ikerketa-ekintzaren antzeko hurbilketaren bidez aurrera eramandako ikerketak dira inpaktua ikerketa prozesuan bertan ahalbidetzen dutenak. Ikerketa-ekintza, zehazki, eragileen parte-hartzeaz gain eraldaketa barne hartzen duten ikerketarako hurbilketa da eta, beraz, parte-hartzea, ikerketa eta eraldaketa dira haren hiru oinarrizko baldintzak.
  • Ikerketa prozesuaren ondoren: inpaktua izateko potentziala duten ikerketa-lanak edota ikerketa bukatu ondoren inpaktu hori izan dutenak. Batean zein bestean, autoreek potentzial horren edo dagoeneko izandako inpaktu horren aipamena egin beharko lukete Editoreari bidalitako aurkezpen-gutunean.
Ikerketa-lanek inpaktu soziala dutela esan daiteke gure lurraldeko erronkei erantzuteko gizarteari, kulturari, ingurumenari edo ekonomiari nolabaiteko ekarpena egiten badiote, edota nolabaiteko ekarpena egiteko potentziala badute.