Unibertsitatea

Deusto, 'InpAkta'ren aurkezpenean (II)

Lankidetzan aritu dira 22 erakunde

Aldizkariaren aurkezpenean Euskadiko hiru unibertsitate nagusietako ordezkariak izan ziren, eta aukera aprobetxatu zuten proiektua bultzatzeko Euroeskualdean zehar egindako koordinazio lan handia azpimarratzeko. Izan ere, InpAkta lurraldeko unibertsitate nagusien eta ikerketa sareen arteko lankidetzatik sortu zen, beste eragile askorekin batera.

Deustuko Unibertsitatetik eta Orkestratik, honako hauek egon ziren: Ane Ferran Zubillaga, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa; Francisco Javier Arrieta Idiakez, Zuzenbide Fakultateko irakaslea; Miren Berasategi, Giza Zientzien Gizarte eta Fakultateko irakaslea; Mari José Aranguren, Orkestrako zuzendari nagusia; Miren Estensoro, Orkestrako ikertzaile seniorra; Ainhoa Arrona, Orkestrako ikertzailea, eta Ibone Eguia eta Claudia Icaran, Orkestrako doktoratu aurreko ikertzaileak.

Hona hemen proiektua bultzatu duten erakundeen zerrenda: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea, Université de Pau et des Pays de l 'Adour, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), Deustuko Unibertsitatea, CNRS IKER-UMR 5478, Agirre Lehendakari Centre, Arantzazulab, Telesforo Monzon eLab, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Université de Bordeaux, Université Bordeaux Montaigne, Basque Research and Technology Alliance, Aditech, Elhuyar Fundazioa, Eusko Ikaskuntza, Centre for Basque Studies - Reno, Boise State University Basque Studies, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Cenarrusa Foundation for Basque Culture eta Soziolinguistika Klusterra.