Beste Berriak

Desgaitasun intelektuala duten pertsonak ikastetxeetan laneratzeko bultzada (II)

Eusko Jaurlaritzaren eta Atzegiren arteko hitzarmenaren garapena

Aurreikuspenen arabera, lehen 10 kontratazioak 2023-2024 ikasturtean egingo dira Gipuzkoako beste horrenbeste ikastetxetan (5 publiko eta itunpeko 5 ikastetxe), Atzegiren bidez ikastetxeetan laguntzen ari diren pertsonei kontratua eta egonkortasuna emango zaie horrela. Ondoren, ekimena Arabara eta Bizkaira hedatzea da asmoa, eta desgaitasun intelektuala duten pertsonak ikastetxeetan sartzea, Gipuzkoako ereduari jarraituz.

Pertsona horiek sinatuko dituzten kontratuak lanaldi erdikoak izango dira, eta egunean lau ordu beteko dituzte. Ordainsaria lanaldi osoko langile batentzat indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50aren parekoa izango da. Pertsona horiek beteko dituzten eginkizunak eta zereginak haien gaitasunetara egokituko dira, eta zentro batetik bestera aldatu ahal izango dira, identifikatu diren zerbitzu-beharren arabera.

Atzegi arduratuko da lanak betetzeko prestakuntza espezifikoa jasoko duten pertsonak aukeratzeaz. Kontratatutako pertsonen jarraipenaz eta laguntzaz ere arduratuko da, Hezkuntza Sailaren ikuskaritza bitarteko dela.