Danobatgroupi buruz
Industriako fabrikazioaren eremuan 65 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko plantilla bat dauka, 1.400 pertsona baino gehiagok osatuta. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erremintaren eta ekoizpen sistema aurreratuen sektorean.
Danobatgroupen makina-erremintak, giltza eskura erako lerroak eta aplikazio espezifikoetarako soluzioak garatzen eta hornitzen dituzte, goi teknologiako sektoreei eta baldintza tekniko zorrotzak eskatzen dituzten bezeroei zuzenduta.
Hau da, azkenean, bere eskaintza: makina aurreratuak, doitasun, fidagarritasun eta produktibitate handia bermatzen dutenak eta mekanizazio prozesurik zorrotzenei aurre egiteko diseinatuta daudenak; soluzio aurreratuak, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako, bere sektorean liderrak diren enpresekin elkarlan estuan arituta garatutakoak eta soluzio erabat automatizatuak eta giltza eskura erako lerroak ematen dituztenak; eta zerbitzu aurreratuak, informazio eta komunikazioko teknologiarik modernoenetan oinarritutakoak.
Gladys Saria
Gladys del Estal saria UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta PuntuEUS Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesa eta DanobatGroup-en laguntzarekin, sustatuko dute ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta lan hori jendarteratzeko, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera.
Sari hauek emakumeak esparru teknologikoan sartzea sustatzen dute, presentzia areagotzen dute, ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen funtsezko zeregina aitortzen dute eta, azken finean, gizarte digitalaren eraikuntzan berdintasun-irizpideekin parte hartzea sustatzen dute helburu hauekin:
- Emakumeek ingurune digitalean lanbide, enpresa eta ikasketa munduan duten funtsezko zeregina aitortzea.
- Emakumeek garatutako ibilbidea saritu eta emakumezko erreferenteen proiekzioa bultzatzea.
- Etorkizunean STEAM diziplinetara bideratu ala ez zalantza egiten duten neska eta nerabeei erreferenteak eskaintzea.