EGIBIDEk 2022-2023 hurrengo denboraldirako “Informazio Teknologien Inguruneetan Zibersegurtasuneko Espezializazio Ikastaro” berria aurkeztu du. Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte irekita dago eta helburua zibersegurtasunean adituak diren pertsonak prestatzea da. Lanbide Heziketak eta Hezkuntza Ministerioak aitortutako ziklo-ondoko titulu ofiziala da, 2022ko irailetik 2023ko ekainera bitartean burutuko dena eta 990 orduko iraupena izango duena.
Klaseak EGIBIDE-Arriaga campusean emango dira eta, Zentroan jasotako prestakuntzaz gain, enpresa batean 270 orduko prestakuntza dualeko egonaldia barne hartzen du. Ikastaroaren ordutegia arratsaldekoa izango da (astelehenetik ostiralera 15:15etik 21:15era).
Prestakuntza hau Goi Mailako Heziketa Zikloetan graduatu diren pertsonei zuzenduta dago:
Mantentze Elektronikoa.
Prestakuntza hau egiteko interesa baduzu, edo informazio gehiago jasotzeko, hurrengo formularioa bete dezakezu eta EGIBIDEko pertsona bat jarriko da harremanetan informazio hori eskatzen duenarekin.
“ZIBERSEGURTASUNA” ikastaroan interesatuentzako formularioa
LHn matrikulatzeko epea
Bestalde, maiatzaren 27an Erdi eta Goi Mailako heziketa-zikloetarako aurrematrikula itxi ondoren, baita Oinarrizko Lanbide Heziketakoa ere, beste epe bat irekiko da eta bertan matrikulatuta dauden pertsonek matrikula formalizatu beharko dute. Jarraian taula zehatza eskaintzen dizuegu kontuan hartu beharreko datekin: