Prestakuntza

Bilbao Gazte Balioak Martxan sarietarako deialdia irekia

Bilboko Udalak BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN sarien hirugarren edizioa iragartzen du.

Edizio honetan 16 eta 30 urte bitarteko gazteen partaidetza eta ekintza boluntarioa sustatzen duten 5 ekimen berritzaile lagundu nahi ditugu, eragin soziala dutenak.

Talde irabazle bakoitzak 4.000 euroko saria izango du bere ideia martxan jartzeko. Hasteko modu ona, zalantzarik gabe!

Informazio gehiagorako Bilboko webgunean oinarriak kontsulta ditzakezu. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 6an amaituko da.