Prestakuntza

Nolakoak dira ikasketa unibertsitarioak

Zer da Gradua?

Gradua irakaskuntza unibertsitario ofizialetako lehen zikloa da.  Helburu bezala du ikaslearen heziketa orokorra, diziplina bat edo anitzetan, prestakuntzara bideratuta izaera profesionaleko ekintzen ariketarako.

Irakaskuntza hauek gainditzeak  eskubidea ematen du Graduatuko titulu unibertsitario ofizial bat lortzeko.  Lortutako titulua antzeman ahal izango da eta garantzitsua izango da bizarrean eta eta lan-merkatu nazional eta  europarran.

  • Graduetako ikasketa-planek 240 kreditu ECTSko hedadura dute (8 seihileko eta 4 ikasturte akademiko), biltzen dutenak ikasleak eskuratu beharreko heziketa teoriko eta praktiko guztia: ezagueraren adarreko oinarrizko alderdiak, derrigorrezko edo hautazko materiak, mintegiak, kanpoko praktikak, zuzendutako lanak, Gradu-amaierako lana eta beste ekintza hezigarri batzuk..
  • Graduko irakaskuntzak Gradu Amaierako Lan baten egikaritza eta defentsarekin amaitzen dira, izan behar duenak 6 eta 30 kreditu ECTS bitarteko hedadura bat. 
  • Graduatuaren tituluak atxikituta dago ondorengo ezagueraren adar batetara: Arteak eta Humanitateak, Zientziak, Osasunaren Zientziak, Zientzia Sozial eta Juridikoak, Ingeniaritza edo Arkitektura.

ECTS kreditua

ECTS kreditua emaitza akademikoak neur eta konparatzeko sistema bat da. Kontuan hartzen ditu eskatzen diren ikaslearen lan orduak honek ikasgai bat gainditu dezan, bai modu  presentzialean, bai modu ez presentzialean. Kreditu bakoitzak ikaslearen 25 ordutako  lanaren balio bera du, globalki balioztatuta.  Ikasturte oso baterako lana balioesten da 60 kreditu ECTStan, seihileko bat 30etan eta  hiruhileko bakoitza 20etan. ECTSk errazten du egindako ikasketen aitorpen eta transferentzia berezko unibertsitatean edo beste batean.

Ikasketa plana

Ikaketa plana unibertsitate batek antolatutako irakaskuntzak dira, titulu unibertsitario ofizial bat lortzera eramaten dutenak, guztizko eragin akadimikoak eta profesionalak dituena.

Titulu ofizialez gain, unibertsitateek diplomak eta berezko tituluak lortzeko irakaskuntzak ezarri ditzakete, baita heziketako  irakaskuntzak ere bizitza osoan zehar. Titulu hauek gradu edo graduondokoak izan daitezke (masterrak, espezialistak, etab.), eta ezin  ditzakete izan titulu ofizialen izendapen  berbera, eta eragin berdinak ere.

Graduondokoa

Bere izenak adierazten duen bezala, graduondoko  irakaskuntzak, Goi Hezkuntzako Espazio Europarraren (GHEE) testuinguruan, unibertsitate-ikasketetako bigarren bloke bat bezala ulertzen dira, zeinera iristen den Graduatuaren titulua lortu eta gero. Maila honetan daunden irakaskuntzak dira, sarbideko ordenaren arabera, Masterra eta Doktoretza.

Masterra

Masterra irakaskunta unibertsitarioetako bigarren zikloa da. Xede bezala du ikasleak heziketa aurreratu bat lortzea, izaera espezializatukoa edo diziplina anitzekoa, eta bideratuta espezializazio akademiko eta profesionalera, edo bai ikerketako lanetan hastea bultzatzea. Irakaskuntza hauek gainditzeak eskubidea ematen du Master Unibertsitario bat lortzeko.

Master Unibertsitarioen ikasketa planek 60 eta 120 kreditu arteko hedadura bat dute (ikasturte 1 eta 2ren artean), barne dutenak ikasleak bereganatu behar duen heziketa teoriko eta praktiko osoa: derrigorrezko materiak, hautazko materiak, mintegiak, kanpoko praktikak, zuzendutako lanak, Master amaierako lana, ebaluazio ekintzak eta beste ekintza hezigarri batzuk.

Masterreko irakaspen hauek Master Amaierako Lan baten egikaritza eta defentsarekin amaitzen dira, 6 eta 30 kreditu ECTSko hedapen bat izan behar duena.

Doktoretza

Doktoretzak irakaskuntza unibertsitarioetako hirugarren zikloa du eta hezkuntza-aldi bat eta ikerketa-aldi bat du bere barne (osatzen duena, berez, hirugarren zikloa). Xede bezala du ikaslearen heziketa aurreratua ikerketako tekniketan. Doktorearen titulua lortzeko eskubidea ematen du, behin egin beharreko tesi doktorala defendatu eta gero ikerketako lan original bati buruz.

Tituluaren Gehigarri Europarra

Tituluaren Gehigarri Europarra (Suplemento Europeo al Título, SET) curriculum akademikoari balio europarra ematen dion dokumentua da. Titulazio unibertsitarioko eranskin bat da, non ikasitako materiak, emandako hizkuntzak, egindako kredituak, lortutako konpetentziak, emaitza akademikoak eta graduatuaren edo masterra edo doktoretza lortu duen ikaslearen kualifikazio profesionalak zehazten diren, bere izen eta abizenekin, Europa osoan fidagarriak diren beste akreditazio batzuen artean.

Bere helburu nagusia “hiritar europarren lana eta goi mailako hezkuntza sistema europarraren nazioarteko lehiakortasuna sustatzea” da.