1.- Lehenik eta behin, aztertu beharko zenuke zeure pertsona. Nolakoa zara? Zer gustatzen zaizu? Egokiena izango litzateke zure zaletasun bat lan bihurtzea. Non ikusten duzu zeure burua 15-20 urte barru? Aukeratu zure lanbidea gogoko duzun zerbaiten arabera eta lanbide horrek zure bizitza osoan zehar jarraituko du. Lanbide bat, esate baterako, errenta ekonomikoaren arabera aukeratzen baduzu, ekonomikoki gauzak ondo joango zaizkizu baina zure bizitza osoa atsegin ez duzun lan bat egiten emango duzu.
2.- Zer ikasi nahi duzun eta zertan lan egin nahi duzun jakitea abiapuntu on bat dira. Edonola ere, gogoan izan behar duzu helburu hori lortzeko bidea zure pertsonara egokitzen den. Horretarako, garrantzitsua da zure indarguneak (zertan zara ona?) eta zure puntu ahulak (zertan ez zara hain ona?) aztertzea.
3.- Aukerak ebaluatzea ere garrantzitsua eta beharrezkoa da: lanbide heziketa, karrera unibertsitario bat edo espezializazio baten artean aukera dezakezu. Eskaintza anitza da eta kostuak ere, beraz, komenigarria da serioski ikertzea zer dagoen eta zerekin zeure burua identifikatzen duzun. Zer ikasi nahi duzunaren arabera, agin beste hiri edo beste Komunitate Autonomo batera joan beharko duzu.
4.- Intersatzen zaizkizun ikasketak behin zehaztuta, informazioa izan beharko duzu zein materia ematen direnari buruz, non ikasi ahalko duzun zentroetaz, lan merkatuan dauden aukerei buruz hori ikasita. Ezagutza zehatzagoa izanda, erabakia hebea izango da. Kontuan izan ere prestakuntza-ibilbide guztiek ez dutela iraupen berbera edo ez dutela dedikazio bera eskatzen.
5.- Erabakia zeurea da, zeurea bakarrik. Oinarri izan zuk daukazun informazioa eta esperientzia. Ez jarraitu modak, honek hau ikasi behar duela, besteak hori, hau etorkizuneko karrera dela, familian denek hau ikasi behar dutela. Teorian zure bizitza osorako den zerbait erabakitzen ari zara, horregatik garrantzitsuena zera da: zure desioak eta gaitasunak.
6.- Beste alderdi garrantzitsu batzuk kontuan hartu behar dira: zeintzuk diren aukera laboralak ikasketa horiekin, munduko edozein tokitara lekualdatzea aukera emango dizun zerbait den, jakintza-mailan aurreratzeko aukera emango dizun, etengabe profesional gisa hazten lagunduko dizun... ebaluatu ere egin alderdi hauek erabakia hartu baino lehen.