Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) argitaratu du ‘Erasmus Akreditazioa’ jaso duten hautatutako Hezkuntza Erakundeen Ebazpena, LH Erasmus+ -erako deialdi berri bat ahalbidetuz.
Eskola Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Pertsona Helduen Hezkuntzako irakaskuntzek akreditazioa jaso dute beren ikasleek goza dezaten Erasmus+ esperientziarekin. Aukera hori jasotzean, zentroek ‘Erasmus Plan’ bat finkatu beharko dute; bertan mugikortasuneko jarduerak egin beharko dituzte, LH Erasmus+-eko beste deialdi bat ahalbidetuz.
Helburua
Zein da Erasmus+ Akreditazioen helburua? Erasmus+-ek honako helburuak ditu: irakasteko eta ikasteko Europako ikuspegia indartzea, hobetzea irakaskuntzaren kalitatea, Europako balio komunak sustatuz Europako ondareari eta aniztasunaren aberastasunari buruzko nozioa sustatzea, eta Europako Hezkuntza Espazioa sortzen lagundu. Ez da bakarrik hezkuntza sustatzen, baita hezketa pertsonala, gazteria eta kirola, esperientzia osoa bizitzeko.
SEPIEk emandako akreditazioa tresna berri bat da hezkuntza eta heziketaren arloetarako, trukea hasi nahi duten hiru hezkuntza sektoreetan. Guztira, 899 akreditazio horrela banatu dira:
Ikasleek ez ezik, Erasmus+ esperientziaz gozatu ahal izango dute irakasleek ere. Mugikortasun programa honi esker, irakasleek parteka dezakete espezialitate bereko lankideekin beren lan egiteko modua eta ikasgaiak bideratzeko duten modua, baita haien esperientzia profesionalak ere. Oso gutxi ezagutzen den atala, baina askoren eskura dago.
Europar Batasunak 26.000 milioi euro baino gehiago bideratzea aurreikusi du hurrengo 7 urteetarako programetan, 2021 eta 2027 artean. Espero da aurrekontu hori hamar milioi pertsona baino gehiagorengana iristea.
EBren inbertsioari esker, Lanbide Heziketa eta Erasmus+ ere eskutik doaz inkusioaren alde lan egiteko, Carmen Jiménezen kasuan bezala, Prestakuntza Zikloa Farmazian eta Parafarmazian ikasi duen Down Sindromea duen ikaslea. Ikasketak egiten ari zela, ikasleak Erasmus+ eserientzia bizi izan zuen eta honi esker bere gaitasunak hobetzeko lan egin du, oztopoak gaindituz eta helburuak lortuz.
SEPIE
Zer da SEPIE, Erasmus+ programako funtsezko erakundea? SEPIE Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua da. Agentzia Nazional bezala lan egiten du Europar Batasuneko Erasmus+ kudeatzeko, hedatzeko eta sustatzeko, Hezkuntzaren eta Prestakuntzaren eremuan.
Aukera hau Lanbide Heziketako ikasleek goza dezakete, zeintzuen hezkuntza zentroak Akreditazio honi atxikita duten. Informa zaitez eta bizi ezazu Erasmus+ esperientzia.