'Querer' seriea, Sail Ofizialean lehiaz kanpo
Sail Ofizialak lehiaketatik kanpoko serie bat sartuko du. Alauda Ruiz de Azúak (Barakaldo, 1978) Querer, aurkeztuko du, 30 urtez ezkonduta egon ostean senarrarekin hautsi eta bortxaketa jarraituagatik salaketa jarri dion emakume baten istorioa kontatzen duen lana. Nagore Aranburu da lau ataleko serie honen protagonista, eta Pedro Casablanc, Miguel Bernardeau, Iván Pellicer eta Loreto Mauleon ere agertzen dira bertan. Ruiz de Azúak Berlinaleko Panorama sailean aurkeztu zuen bere lehen lana, Cinco lobitos / Lullaby (Zinemira amaiera, 2022), Málagako zinema-jaialdian arrakasta lortu aurretik. Bertan, Espainiako film onenaren Urrezko Biznaga, emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Biznagak (Laia Costa eta Susi Sánchez) eta gidoi onenaren Zilarrezko Biznaga eskuratu zituen, baita publikoaren saria ere, eta Goya sarietan zuzendari berri onenaren aitortza jaso zuen.
'Yo, adicto' eta 'La virgen roja', Sail Ofizialeko emanaldi bereziak
Bestalde, Emanaldi Berezien barruan, Yo, adicto / I, Addic serieak sei ataletan kontatuko digu Javier Ginerrek (Barakaldo, 1977) idatzitako izen bereko liburuaren gainditze-kontakizuna. Oriol Pla aktoreak gorpuzten du Giner, eta seriearen sortzaileetako bat ere bada, Aitor Gabilondo (Donostia, 1974) Patria (Sail Ofiziala Emanaldi Bereziak, 2020) filmaren egilearekin batera. Yo, adicto serieko aktore zerrendan, Nora Navas, Omar Ayuso, Victoria Luengo, Alex Brendemühl, Ramón Barea, Marina Salas eta Itziar Lazkano nabarmentzen dira, besteak beste. Javier Giner eta Elena Trapék (Bartzelona, 1976), Blog (New Directors, 2010), Les distàncies / Distances (Made in Spain 2018) eta Els encantats ( Made in Spain 2023) lanen egileak, zuzendu dituzte seriearen sei atalak (hiruna atal bakoitzak).
Sail Ofizialeko Emanaldi Bereziek, La novia / The Bride (Zabaltegi, 2015) eta Teresa (2023) filmen zuzendaria den Paula Ortiz (Zaragoza, 1979) zinemagilearen film luze berria hartuko dute bere baitan, lehiaketatik kanpo. La virgen roja / The Red Virgin Najwa Nimri, Alba Planas, Aixa Villagrán, Patrick Criado eta Pepe Viyuela protagonista dituen lanean, 30eko hamarkadako Espainian gertatutako benetako istorio bat berrikusi du Ortizek: bere ama zorrotzak Hildegart gaztea apropos izan zuen, etorkizuneko emakume bilakatzeko.
Informazio gehiago:
www.sansebastianfestival.com