Hitz egin dezagun Europa

ECHE gutuna Ikaslanentzat

ERASMUS+ egitasmoaren baitan lortutako ECHE (Erasmus Charter for Higher Education) eskutitz honi esker, IKASLAN LH sare publikoko Goi Mailako LH zikloetako ikasleentzat ERASMUS+ programako 2.300 beka baino gehiago gauzatu ahal izango dira.

Urtero, Europako Batzordeak bere ERASMUS+en agentzia nazionalaren bidez (Espainiako kasuan SEPIE) proposamen-deialdi bat argitaratzen du, eta bertan ezartzen dira ECHE eskutitza lortzeko bete beharreko baldintzak eta kalitate-irizpideak. Erasmus+ programan parte hartu ahal izateko, goi-mailako zikloak ematen dituzten lanbide-heziketako ikastetxe guztiek derrigorrez lortu beharrekoa da ECHE gutuna.

Gutuna Erasmus+ programaren iraunaldi osorako ematen da (kasu honetan 2021-2027), baina ikuskatu egiten da; izan ere, titularrek ez badituzte kalitate-mailak betetzen, kendu ahal izango zaie.

IKASLAN Euskadiko mugikortasun alorrak emandako prestakuntza eta laguntzari esker, deialdi honetan, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako IKASLAN sareko lanbide-heziketako 57 ikastetxe publikok lortu dute ECHE Gutuna. Hori dela eta, Erasmus+ programaren barruan, datozen 7 urteetan ikasleentzat 2.300 eta irakasleentzat 700 beka egongo direla aurreikusten da.

SEPIEren webgunean argitaratuko dira Gutunaren titularren izenak, kalitate handiko aurrekariak dituen erakunde batetik datozen erakundeak ikusgarriago egiteko.

Ikaslan eta Erasmus+

IKASLAN Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiak nazioarte mailan, ERASMUS+ programan Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi Mailako eta Goi Mailako ikasleen parte hartzeak, lehentasunezko lekua betetzen du.

Erasmus+ programak ikasleen mugikortasunez gain, tutoreek, hezitzaileek, arlo desberdinetako arduradunek, proiektu desberdinen bidez, beste herrialdeetan Lanbide Heziketaren garapenaren maila ezagu-tzeko aukera izango dute.

Era berean, beste herrialdeetako ikasleak, irakasleak eta hezitzaileak Euskal Herriko Lanbide Heziketako garapena ezagutzeko, edota gure inguruan dauden enpresetan lantokiko praktikak garatzeko gonbidapena luzatzen zaie ikastetxeetatik.

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako ikasleek, hiru hilabetetan, beren lanbide-profilarekin lotutako praktikak egiten dituzte atzerriko enpresetan.

Ikaslan (Euskadiko Lanbide-Heziketako ikastetxe publikoak) sareko 400 ikasle Europako enpresetara joaten dira urtero martxoan hasi eta maiatzera bitartean, Lantokiko Praktikak egin, eta ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortzeko azkeneko pausua emanez:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Estonia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua edo Txekiar Errepublika dira gazteek hartuko dituzten herrialdeak.

Bekadun guztiek izaten dute aukera doazen herrialdeko hizkuntzari eta kulturari buruzko on line ikastaroa egiteko, enpresan praktikak egin aurretik.

Gazteentzat esperientzia pertsonal eta profesional aberasgarria da, eta parte-hartzaileen % 30ari enpresek kontratatuta jarraitzeko aukera ematen die.

Gehienetan, atzerriko enpresetan egindako egonaldiak aparteko motibazioa ematen die, eta Euskal Herrira itzultzean, Lanbide Heziketako ikasketa gehiago egitera animatzen dira.

Ikaslan, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea, duela 20 urte hasi zen Europako proiektuaren kudeaketa lanean, eta 4.000 gaztek baino gehiagok osatu dute beren prestakuntza atzerriko herrialde batean.

Urtero egiten da Erasmus+ ekitaldia atzerrira doazen ikasleei informazioa eta dokumentazioa helarazteko.

Lanbide Heziketako Erasmus+ Ikaslan Mobility proiektuan parte hartu nahi izanez gero Ikaslaneko ikastetxe batean matrikulatuta egotea derrigorrezkoa da.