Uniozio

Bizkaia, beti Harro (I)

Bilbao Bizkaia HARROren 2023ko edizioaren datak behin betikoak dira dagoeneko: askatasunaren eta aniztasunaren ortzadarra Bizkaiko lurralde osoan hedatuko da ekainaren 15etik 29ra. Jai-giroko ikuskizunak eta kultura-jarduerak funtsezko tresnak izango dira aniztasuna ozen aldarrikatzeko, gizartea sentsibilizatzeko eta gizarteko esparru guztietako aliantzak lantzeko. Hala, Bilboko kaleak eta plazak LGBTI+ pertsonen eskubideen aldeko aldarrikapena plazaratzeko agertoki bihurtuko dira berriro ere.

Gainera, bederatzigarren edizio honetan, hazi egin dira. Aurten, iazko edizioaren ildoari jarraituz, uraren eta kresalaren lorratzari segituko diote, Plentziak eta Santurtzik hitzordu eta kausa honekiko konpromisoa berretsi baitute. Eta Mundaka ere aldarrikapenari batu zaio aurten.

Afektibitate- eta sexu-aniztasunari nahiz genero-identitateari lotutako ekimenak, besteak beste, kontzertuak, familientzako jarduerak, zinema-saioak, kirol-jarduerak eta Ur Parade delakoa -itsasontziz egiten den ibilaldia Bilboko itsasadarrean_ eskainiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Basquetourren, Mundakako, Plentziako eta Santurtziko Udalen laguntzaz, eta La Salve, Vueling, BBK, Metro Bilbao, Euskalduna, Berdindu, Aguas Alzola, Euskotren, Euskotrenbide Sarea, Bilboko Portua eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren babesaz.

Berrikuntzak: HARROladies eta HARROplanet

Aurrerapen gisa, nabarmendu behar da Bilbao Bizkaia HARROren edizio honek era bereziz begiratuko diela LBTI+ emakumeei; izan ere, HARROladies izenaren ildotik, jai-giroko, kirol-arloko eta kultura-esparruko proposamen ugariz antolatuko agenda landu du haientzat:

  • Ekainak 16. Bilbo.
    - 18:30-19:30. BBK Kuna. Bakarrizketa.
    - 19:30-21.00. BBK Kuna. LadyFesta, DJ Inaren eskutik.
  • Ekainak 17. Bilbo.
    - 1:00-13:00. Areatza. LadyMartxa Artxandako Memoriaren ibilbidean.
    - 13:00-14:00. Zazpikaleak. Txikiteoa.
  • Ekainak 18. Bilbo.
    - 12:00-13:00. Kale Nagusia. LGBTi bandera ZUMBA musikaren doinuz.
  • Ekainak 24. Santurtzi.
    - 11:30-13:30. LESbisita gidatua kofradian eta museoan (arrain-erremate baten antzerki-saioa) eta Agurtza atunontzian.
Beste alde batetik, Bilbao Bizkaia HARROk ingurumena zaintzen duten jai-eremuak eskaini nahi ditu, eta, horretarako, HARROplanet jarriko da martxan aurten, jasangarritasunaren aldeko hainbat neurri hartuta, hala nola edalontzi berrerabilgarriak banatuko ditu eta birziklatze-guneak egokituko ditu. Ingurumen-arloko komunikazio-ekintzak ere egingo dira, eta boluntario-talde batek birzikltzeko eta hondakinak biltzeko prestatu diren zerbitzuei buruzko informazioa emango die bertaratutakoei.