Prestakuntza

Berezko master eta graduondokoak

Berezko masterrak eta graduondokoak unibertsitateak berak antolatutako irakaskuntza espezializatuak dira, gizartearen eskarira malgutasunez egokitzen direnak eta, modu erabakigarrian, ibilbide profesionala orientatzen edo birbideratzen laguntzen dutenak.

Horrexegatik, ez izan zalantzarik zure prestakuntza espezifikoa eguneratzeko eta zure ezagutzak berritzeko, titulazio bat lortzeak dakarren ospe onaz gozatuz gainera. Berezko Tituluen eskaintzaren barruan masterrak, unibertsitate-espezializazioak, unibertsitate-adituen tituluak eta unibertsitate-hedapeneko diplomak eskaintzen ditugu, bakoitzak sartzeko baldintza batzuk eta lan-irteera zehatzak dituelarik.

Gainera, iraupen laburreko, malgutasuneko eta gaurkotasuneko dozenaka ikastaro osagarri planteatzen dira urtero. Horien bidez, enpresen eta erakundeen zein gizarte-eragileen prestakuntza-eskaera eta -eskaera askori erantzuten zaie, azkar abiaraztea, dinamismoa eta gaurkotasuna baitute ezaugarri.

Master eta graduondoko motak

Berezko titulazioen eta etengabeko prestakuntzako eta ikastaro osagarrietako irakaskuntzen helburua da graduko prestakuntza akademikoa osatu eta hobetuko duten irakaskuntzak eskaintzea. Horrela, garapen profesionala, zientifikoa, teknikoa eta artistikoa hobetzeko aukera emanten da. Era berean, aplikazio profesionalerako aukera berriak zabaldu nahi ditu, erakunde eta enpresekin lankidetza harremanak ezarriz eta profesionalak birziklatzeko aukera emanez, gizarteak eta enpresek eskatzen dituzten behar berrietara egokitzeko.

Ikasketak egitura modular osagarri baten bidez antola daitezke eta, beraz, prestakuntza programak batuta, ikasleek goi-mailako titulazioak lor ditzakete.

Helburuak, hartzaileak eta lortuko diren titulu edo ziurtagiriak kontuan hartuta, unibertsitateen berezko ikasketak sailkapen honen arabera antolatu eta egituratuko dira:

  • Graduko ikasketak: graduko titulu ofizialei lotutako Graduko Berezko Tituluak eta Berezko Tituluak.
  • Graduondoko ikasketak: Berezko Master Titulua, Unibertsitate Espezializazioko Titulua eta Unibertsitateko Aditu Titulua.
  • Unibertsitate Hedakuntzako Diploma.
  • Ikastaro Osagarriak.

Berezko Masterra

Titulu hauetako ikasketek, oro har, 60-120 ECTS kreditu izango dituzte. Gutxienez ikasturte bateko iraupena izango dute. Uniber-tsitate titulua duten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketa da.

Unibertsitate Espezializazioko Titulua

30-59 ECTS kreditu izango dituzte, eta seihileko bateko edo biko iraupena izango dute. Berezko masterra bezala, unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako graduondoko ikasketak dira. Aparteko kasuetan, unibertsitateko titulurik ez daukaten profesionalak onartu ahal izango dira, baldin eta kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia badute; bi ikasle onartu ahal izango dira, edo, bestela, guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 5. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko.

Unibertsitateko Aditu Titulua

15-29 ECTS kreditu izango dituzte, eta seihileko bateko iraupena. Batez ere unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako ikasketak dira; gehienez ere onartu ahal izango dira guztira matrikulatuta dauden ikasleen % 20. Halaber, ehuneko hori gaindituta ere, kontuan hartuta titulu bakoitzaren ezaugarri bereziak eta arduradunak hala eskatzen badu, Graduondoko Batzordeak beren-beregiko baimena eman ahal izango du kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukaten profesionalak onartzeko.

Unibertsitate Hedakuntzako Diploma

30-60 ECTS kreditu izango dituzte. Unibertsitate hedakuntzako diplomara sartzeko betekizunak izango dira legeak unibertsitatean sartzeko ezar-tzen dituen berberak. Salbuespenez, onartu ahal izango dira dokumentuen bidez kasuan kasuko ikasketen arloan esperientzia handia daukatela egiazta dezaketen pertsonak.

Ikastaro Osagarriak

Ikastaro osagarriak ezagutzak eguneratzeko, espezializatzeko, birziklatzeko eta zabaltzeko ikastaroak dira, eta ikasleen prestakuntza osagarri eta jarraitua dute helburu. Enpresek edo kanpoko beste edozein erakundek eskatuta antolatzen diren etengabeko prestakuntzako ikasketek eta unibertsitateko ikastaro osagarriek 20 ECTS kreditu izanen dituzte gehienez.