Gazteriaren Kontseiluaren eta Nafarroako Parlamentuaren eskutik 2017an sortutako proiektu hau sendotzen ari da Foru Erkidegoak gazteen parte-hartzeari dagokionez dituen ekimen nabarmenenetakoen artean.
Irailaren hastapenean izen-emateak ireki ondoren, bozketak irekita egongo dira urriaren 2tik 9ra, Nafarroako gazteek beren hautagai kuttuna aukera dezaten. Garrantzitsua da azpimarratzea pertsona bakoitzak boto bakar bat eman ahal izango duela eta prozesua Nafarroako Gazte Parlamentuko webgunetik egingo dela. Informazio guztia eta emateko urratsak gizarte-sareetan partekatuko dira, pixkanaka: @parlamentojovna. Behin zenbaketa egin eta balizko erreklamazioak ebatzita, urriaren 13an emaitzak jendartera emango dira.
Guztira, gehienez, 30 gaztek parte hartuko dute parte-hartze proiektu honetan 2022-2023 ikasturtean. Lehendabiziko osokoa urriaren 14an egitea aurreikusten da Nafarroako Parlamentuaren hemizikloan eta hor bertan garatuko da bosgarren Gazte Parlamentuaren itxiera.
Ikasturte berri honetan, aurrekoetan egin izan den eran, jarduera eta topaketa lasaiago batzuen ondotik, Parlamentua hilean behin elkartuko da Nafarroako leku ezberdin batean lantaldetan garatzen diren proposamenen inguruan eztabaidatu eta adostasunak erdiesteko eta, ondoren, Foru Parlamentura eramango dira.
Gazte Parlamentutik azkenik edizio honetan parte hartuko duten pertsonak “halako espazio batean egoteak dakarren abagunea baliatzera” animatzen ditu. Era berean, gainerako gazteei oroitarazten die “haiek ere proposamena egin ditzaketela web-orrialdetik, osokoetan eztabaida daitezen”.